Ramiz Alia
Ramiz Alia (Shkodër, Albania, 1925 - Tirana, Albania, 2011) politikaria izan zen. 1985etik 1992ra, Albaniako buruzagi politiko nagusia.
Bizitza [aldatu]
Bigarren Mundu Gerran, Albaniako Nazioaren Askapenerako Armadako komisario politikoa izan zen. 1955ean, Albaniako Gazte Komunisten idazkari nagusi izatera pasatu zen. 1961etik aurrera, Laneko Alderdiaren Politburoko kide izan zen, eta, 1982an, estatuburu aukeratu zuten, Herri Asanbladaren lehendakari gisa. 1985ean, Enver Hodja hil zenean, haren tokia hartu zuen Laneko Alderdiaren idazkari gisa, eta Albaniako egiazko buruzagi bihurtu zen era horretan. 1987an, estatuburu aukeratu zuten berriro, eta aldaketa politikoak egiten hasi zen pixkanaka, alderdi-aniztasuna eta legegintzarako hauteskundeak ezarriz. 1991ko apirilean, Albaniako Errepublikaren lehendakari atera zen, eta hilabete geroago utzi zuen Laneko Alderdia. 1992an, kargua utzi zuen. 1994an, bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten boterean zegoela gehiegikeriak egiteagatik eta giza eskubideak urratzeagatik. 1996an, Albanian zegoen kaosaz baliatuz, espetxetik ihes egin, eta Suediara jo zuen babes bila. 1997an, asketsi egin zuen Tiranako epaitegi batek.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.