Raymond Souster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Raymond Souster (Toronto, Kanada, 1921) ingelesezko poeta da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an, kutxazain gisa lan egin zuen Merkataritza Banketxean, eta Kanadako Aire Armadan sartu zen 1941ean. Eskozia Berrian izan zen, Ternuan eta Ingalaterran. Handik itzuli zenean, banketxean lan egiten hasi zen berriro.

Zenbait aldizkari argitaratu zituen: Direction (1943-1946), Enterprise (1948), Contact (1952-1954) eta Combustion (1957-1960). 1964an, Governor General saria eman zioten, The colour of the times poema-bildumarengatik. Kanadar nazionalismoaren aldeko jarrera hartu zuen. Inguratzen duen munduaren lekukotasuna eman du bere poesian, eta Torontoren errealitatea objektibotasunez eta samurtasunez erretratatu du aldi berean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta beste poeten lanak argitaratzen ere lagundu du.

Lanik aipagarrienak: When we are young (1946), Go to sleep world (1947), City Hall street (1951), Shake hands with the hangman (1953), A dream that is dying (1954), For what time slays (1955), Walking death (1955), The selected poems (1956), Crepe-hanger´s carnival (1958), A local pride (1962), As is (1967), Place of meeting (1962), Twelve new poems (1964), Ten elephants on Yonge Street (1965), Change-up (1974), Extra innings (1977) eta Hanging in (1979), It Takes All Kinds (1986), The Eyes of Love (1987), Running Out the Clock (1991), No Sad Songs Wanted Here (1995), Of Time & Toronto (2000), Wondrous Wobbly World: Poems for the New Millennium Battered Silicon Dispatch Box (2006).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]