Retiro (Buenos Aires)

Koordenatuak: 34°35′41″S 58°22′33″W / 34.5947°S 58.3758°W / -34.5947; -58.3758
Wikipedia, Entziklopedia askea
Retiro
Buenos Aires hiriko auzoa
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
HiriaBuenos Aires
Commune of Buenos AiresComuna 1
Geografia
Koordenatuak34°35′41″S 58°22′33″W / 34.5947°S 58.3758°W / -34.5947; -58.3758
Map
Azalera2.8 km²
Altuera7 m
Demografia
Biztanleria65.413 (2010)
Dentsitatea23.361,79 bizt/km²

Retiro Buenos Airesko (Argentina) auzoa da. Hiriko ipar-ekialdean kokatuta dago, Retiro hegoaldean Puerto Madero eta San Nicolás auzoekin muga egiten du, eta mendebaldean Recoleta auzoarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendearen bukaera aldera eta XVIII. mendearen hasieran, Compagnie de Guinée eta South Sea Company Konpainien esklabutzaren , gune bat finkatu zen, 1739ra arte funtzionatu zuena.

1800. urtean hasi zen Retiroko zezen plaza eraikitzen, Francisco Cañete arkitektoak egina, eta 1819 arte funtzionatu zuena. Zezen plazan Santiago de Liniersen tropen eta britainiar Armadaren arteko guduak gertatu ziren 1806ko eta 1807ko ingelesen inbasioetan.

1821ean Buenos Airesko lehen hilerri disidentea instalatu zen, Nuestra Señora del Socorro elizaren inguruetan. Hilerri horretan, erlijio protestantekoak, gehienetan ingelesak, zirenak lurperatu zituzten. Hilerri disidenteak Retiro auzoan 1833 arte funtzionatu zuen, eta urte horretan bertan Balvanera auzora eraman zuten.

1854an, Buenos Aireseko Compañía Primitiva de Gas Ltda auzoan sortu zen, britainiar gas konpainia, 1944an nazionalizatu zen arte funtzionatu zuen.

1910ean Buenos Aireseko biztanle britainiarrek ingelesen dorrearen eraikuntza finantzatu zuten, Maiatzaren Iraultzaren mendeurrena zela eta. Lana Ambrose Macdonald Poynter arkitekto ingelesari eman zitzaion. Victorino de la Plaza presidenteak inauguratu zuen 1916ko maiatzaren 24an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]