Ricobayoko presa

Koordenatuak: 41°31′39″N 5°59′06″W / 41.5275°N 5.985°W / 41.5275; -5.985
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricobayoko presa
Dueroko jauziak
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Kokapen fisikoaEsla
Ur-masaDueroko arro hidrografikoa
Koordenatuak41°31′39″N 5°59′06″W / 41.5275°N 5.985°W / 41.5275; -5.985
Map
Altitudea684 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1929
KudeatzaileaIberdrola Iberdrola
Urtegia
UrtegiaRicobayo Reservoir (en) Itzuli
Dimentsioak270 (luzera) m
Potentzia instalatua328,6 megawatt

Ricobayo-ko presa edo Ricobayo-ko jauzia Esla ibaiaren behealdean eraikitako ingeniaritza obra hidroelektrikoa da. Ricobayo de Alba herritik kilometro batera baino hurbilago dago kokatuta, Zamorako probintzian, Gaztela eta Leoi, Espainia.

Presa hau kokatuta dagoen eremua arribes del Esla (Eslako “arribeak”) bezala ezagutzen da. Arribea izugarrizko depresio geografikoari deritzo, hainbat milurtekotan emandako erosioagatik sortuta. Elementu geografiko hau aurkitu daiteke Zamorako eta Salamancako probintzia Espainiarretan eta Braganza eta Guardako Barruti portugaldarretan.

Aldeadávila, Almendra, Castro, Saucelle eta Villalcampo-n kokatutako azpiegiturekin batera Saltos del Duero-ko sistema osatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen proiektua 1919an garatu zen, proiektatutako garaiera eta edukiera txikiagoekin. Laster, Garraio Elektrikoko Espainiar-Portugaldar elkarteko ingeniariak konturatu ziren Esla ibaiko emariak gai zirela Europan momentu horretan izan ahal zen  urtegi handiena sortzeko (1200 hm3), ondorioz, erregulazio gaitasun oso handia lortuz negu urak gordetzeko. Hori dela eta, 1927an Espainiak eta Portugalek lan-hitzarmen bat sinatu zuten Duero ibaiko eremu internazionalean ustiapen hidroelektrikoa erregulatzeko. 11. Artikuluan hurrengoa adierazten zen: “Espainiari lurraldean egindako obrak, Duero ibaiko eremu internazionala erregulatzera bideratuta daudenak, 1926ko abuztuaren 23ko E.D.-ko legeko 10. Artikuluak dioenez, hasiko dira, Esla ibaian, Ricobayo presarekin, Zamorako probintzian.”.

1929ko maiatzean obrak hasi ziren. Ricobayoko jauzi berria Eslako emaria erregulatuko du eta horrez gain, elektrizitatea igorriko du Espainiako iparraldera. 1935an martxan jarri zen, 100 MW-ko instalatutako potentziarekin. 1947an potentzia hori 133 MW-etara handitu zen.

Ricobayo-ko zubia, N-122 errepideak zeharkatzen duena. Hura eraiki baino lehen, trafiko guztia presa horma gainetik pasa behar zen.

Presaren eraikuntzan Salto del Esla-ko herrixka eraiki zen, presaren eraikiuntzan parte hartzen zuten langileak alokatzeo asmoz. Gaur egun, herrixka horretako etxe batzuetan jendea bizi da oraindik.

Presaren eraikuntzaren ondorioz San Pedro de la Nave-ko tenplu bisigotikoa mugitu behar izan zuten, harriz harri, El Campillo-ko herrira.

Martxan funtzionamenduan hasten denetik, 75 urteko kontzesio epea ematen zaio, hortaz, 2010. Urtean, Estatuari itzuli beharko litzaioke. Aldiz, 1990an Iberdrola enpresak erreforma eta hedapen plan berri bat aurkeztu zuen. Bertan, badagoen Ricobayo I zentralari, beste bat, Ricobayo II, zentrala gehituko litzaioke, 151 MW-koa. 7651 milioi pezetako inbertsio honen ondorioz, Felipe Gonzalez-e gobernuak 30 urte luzatu zuen Iberdrolaren itzultze-epea, 2040. Urterarte, guztira 105 urtez erabiliz. Honek, 1964.ko legea apurtuko lukeen, izan ere, lege horrek 99 urteetan gehienez finkatzen zituen kontzesio hidraulikoak.

Gainezkabidearekin arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainazaleko gainezkabidea, 700m ingurukoa eta %14-ko malda duena, higadura larri bat eragin zuen. Ura zulo baten bitartez iragazten zenaren ondorioz, gainazala hondoratu zen eta gainezkabidea kontsumitu zen ur-gora 350 metroz. Horren eraginez, 1933-1939 urte artean mendi erdia itzel higatu zen, 100m-ko zabalera eta sakonerako kazola bat sortuz, 1.136.000 m3-ko harri bolumen zulatuz.

Gainezkabidearekin izandako arazo hauek zirela-eta, Hidraulika Laborategi bat eraiki behar izan zuten, I+D mota honetako lehenengoa, Salto del Elsa herrixkan. Bertan, eskala txikian modelizatuz, bolumen handiko ur hustuketek eragindako arazoak konpontzea eta ikastea zuten helburu. Theodor Rehbock-ek, Karlsruhe Unibertsitateko ingeniari hidrauliko eta irakasle ospetsuak, aholkatu zituen ingeniari espainiarrak behin-behineko proiektuan.

Ricobayo presako gainezkabidea ur-beherako aldean (Egilea: Alexander Pérez. 2020-07-11)

2021-ko polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberdrolak gordetako uraren %70-a baino gehiago hustu zuen 2021ko ekainean eta uztailean elektrizitate sortzeko. Horrek eragin handia sortu zuen inguruko enpresa turistikoengan, izan ere, haien aktibitatea gutxitu behar izan zuten. Polemika hau herrialde osoan zabaldu zen elektrizitatearen prezioa maximo historikoetara heltzen zen bitartean. Espainiar Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Teresa Ribera ministroaren hitzetan, eragiketa hau eskandaluzkoa izan zen.

Gaur egungo sisteman elektrizitatearen prezioa energia iturri garestienak finkatzen du (momentu horretan gasa, maximo historikoetan), hortaz, beste energia guztiak gasaren prezioan ordainduko dira, baita berriztagarrik ere, hala nola eolikoa edo hidroelektrikoa, nahiz-eta azken hauek askoz merkeagoak izan. Ondorioz, hustuketaren ondorioz sortutako energia elektrikoa produkzio kostua baino prezio askoz altuagoan ordaindu da. Sistema hau asko kritikatu da estatuko lau enpresa elektriko handien etekinak asko handitzen dituelako.

Iturrien arabera, urtegiaren hustuketak ez lukeen araurik apurtuko, izan ere, Iberdrolak baimena du emaria aldatzeko behar duenaren arabera, eta kasu honetan, handitu egin dela Ricobayo-ko zentralaren produkzioa hurbil dagoen Almendra-ko urtegiaren zentrala zerbitzuz kanpo egon delako hilabete batzuetan zehar. Dena-dela, susmagarria dirudi hau udan gertatzea, energia elektrikoko eskaera handia dagoenean, energia merkeen eskuragarritasuna txikiagoa denean (berriztagarriak, esaterako), eta ondorioz, energia ez berriztagarrien gaineko menpekotasuna handiagoa den, prezioen igoera handia eraginez.

Iberdrolako bozeramaileen hitzetan, Ricobayo-ko urtegiak une egokienean bere funtzioa betetzen du: “Energia sortu eskaria asetzeko eta ordezkatu, beste iturri berriztagarriekin batera, teknologia garestienak eta kutsakorrenak elektrizitatearen prezioaren sorpenetik kanpo”. Haien hitzetan, hustu ondorengo bolumenarekin oraindik inguruko beste urtegi batzuk baino bolumen handiagoa duela, hala nola, Aldedávila, Villalcampo edo Castro-ko urtegi zamorarrak, eta uneoro herrietako horniketa bermatu dela.

Urtegiaren kota neurgailua Ricobayo presan (Egilea: Alexander Pérez. 2020-07-11)

Urtegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ricobayo-ko jauzia grabitate presa batez osatuta dago, oin kurba, 93m-ko altuerakoa eta 220m-ko luzerakoa. Bi zentralez osatuta dago: bata oin-presan 133 MW-koa eta bestea lurperatuta, eskumako aldean, 150 MW-koa.

Harresiaren gandorra itsas-mailarekiko 685m-tara kokatuta dago. Hormaren goiko aldearen luzera totala 270 m-tako da, eta urtegi osoaren bolumen totala 398.000 m3-koa.

Segurtasunaren aldetik, urtegiaren deskarga bermatzeko, azpizulo bat eta gainezkabide bat du. Azpiluaren deskrga emari maximoa 75 m3/s-koa da eta gainezkabidearena 5962 m3/s-koa. Muturreko uraldi maximoaren deskarga emaria 5000 m3/s-koa da.

Gainezkabidea, ibaiaren ezkerraldean kokatuta dago. Hasieran, 580 m-ko kanal bat zen, arrokan bertan eraikita, estaldurarik gabe. Kanalaren amaierna, urak 80 m behera egin zuen, eta hurrengo urteetan zulo handi bat sortu zen arrokan, krater edo kazola antzeko bat sortuz. Gainera, kanala 200 m moztu zen. Arazo guzti hauen ondorioz, ikerketa lanak egin ziren. Hurrengo urteetan, kraterra egonkortu egin zen hormigoia erabiliz.

Ur maila normala duenean, 684m-ko altuera du, 57,25 km2-tan zehar hedatuz, eta 1.145 milioi m3 gordez. Bestalde, energia sortu ahal izateko, gutxienez 641 m-ko altuera izan behar du.

Zentral elektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ricobayoko presa bi zentralez osatuta dago: Ricobayo I, 1935. urtekoa, eta Ricobayo II, 1999. urtekoa.

Ricobayo I[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ricobayo I zentralaren makina-etxea

Lehen zentral hau funtzionamenduan hasi zuen 1935 urtean, eta bere azken handipena 1947an izan zen. 4 turbina Francis osatuta dago, guztira 133 MW instalatutako potentzia izanda. Makinen eraikina presaren oinan dago kokatuta. Uraren jauzia 83 m-koa da eta emari maximo totala, lau turbinena batera kontuan hartuz, 240 m3/s-koa da.

Ricobayo II[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren zentral hau 1999. urtean martxan jarri zuten, 151 MW-ko instalatutako potentzia izanik. Kasu honetan, Francis turbina bakarra du, jauzia 75 m-takoa da, eta emari maximoa 217 m3/s-koa. Bestalde, makinen gela lurrperatuta dago, ibaiko eskumaldeko ertzean kokatuta.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Escuela Politécnica Superior. Universidad de Burgos (ed.). «Evolución de la ingeniería de presas en España. El caso de los "Saltos del Duero"». Sociedad Española de Presas y Embalses. Consultado el 5 de marzo de 2011. «El complejo hidroeléctrico denominado “Sistema Duero”, o “Saltos del Duero”, comprende los saltos de Aldeadávila y Saucelle sobre el río Duero y el salto de Villarino sobre el Tormes, en la provincia de Salamanca, y los saltos de Ricobayo sobre el río Esla y los de Villalcampo y Castro sobre el río Duero, en la provincia de Zamora».
  • «El eterno negocio eléctrico del río: Iberdrola explotará esta presa en Zamora 114 años». El Confidencial. 2022ko apirilaren 23an kontsultatuta.
  • RIESCO CHUECA, Pascual (2009) “Los paisajes construidos de la hidroelectricidad. Ricobayo en la mirada de Theodor Rehbock” 2016ko martxoaren 16an artxibatuta Wayback Machine-n., Oroitzapenezko biltzarra 1929 - 2009. 80 años de historia del salto del Esla (Zamora), Muelas del Pan, 2009ko abenduaren 11-12.
  • «El Gobierno califica de “escandaloso” el vaciado de embalses por parte de Iberdrola para producir energía más barata». El País. 2021ko abuztuaren 13a.
  • «Iberdrola niega haberse beneficiado del vaciado del embalse de Ricobayo». La Opinión de Zamora.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]