Esla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esla
Esla
Esla55.JPG
Esla ibaiaren ikuspegia
Luzera 285 km
Arroa 16163 km²
Emaria 303 m³/s
Iturburua Maraña

Esla Leongo probintziako ibai bat da, Espainiako iparmendebaldean. Duero ibaiaren ibaiadar bat da, Kantauriar mendilerroan iturburua duena. Bere luzera 286 kilometrokoa da, iparraldetik hegoaldera, Leon eta Zamorako probintziak igaroz. Duero ibaiaren ibaiadarretatik, emari gehien duena da, eta azken ibai honetan bere urak isurtzen dituenean, Duerok berak baino emari gehiago darama.

Esla ibaiaren iturburu ofiziala, Maraña izeneko udalerri leondarrean dago, "la Fuente Maraña" izenez ezagutzen den tokian.

Ibai hau, erromatarren Astura zen, antzinako asturtarrek honengandik izena hartu zutelarik. Asturtarrak, egungo asturiar eta leondarren arbasoek, Kantauriar Mendilerroko bi alboetan bizi ziren. Inguruko herrien toponimoak, ibai honetatik hartu dute izena: "Vega del Esla", "Mansilla del Esla", Villafalé (Astura Ibaiaren ertzeko Hiribildu emankorra).

Bere ibilgutik, XIX. mendean, Eslaren Kanala eratorri zen, Vega de Toral ureztatzeko.

Bere ibaiadar nagusiak honako hauek dira:

Toponimoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hipotesi daude. Lehenengoak Astura ibaiak (antzina Estura edo Estula deitzen zena) erroa, -stour zeltiarretik hartu zuela dio. Stour hitzak ibaia esan nahi du. Europako geografian zehar, eta zelta jatorriko herrien artean, Pliniok jada hitz egiten zuen Stur ibaiaz Britanian, eta, oraindik, gaur egun, Kent, Suffolk eta Dorseten badaude Stour izeneko hiru ibai. Elba ibaiaren itsasoratzean ere badago Stör izeneko beste ibai bat, antzina, Sturia deitua. Gainera, Piamonte probintzia italiarrean, Esturi izeneko zeltar tribua zegoen, baita Stura izeneko ibai bat ere. Erro berbera mantentzen da gaur egun gaelikoan eta bretainieran, ster eta stour hitzetan, ibai esanahiarekin.

Bigarren hipotesia, eta Julio Prado Reyerok idatzitako Bidaia historiko bat Esla Goienatik, Astura, ondoren Esla, euskarazko aite-uretik dator, edo "harkaitz eta uraren tokia". Pradok, 13. orrialdean, Astura "gure lurrean mantentzen den euskal hitzetako bat da eta ast-ura edo, harkaitza eta uretik dator".

Benetako jatorria edozein dela ere, gauza ziur bakarra, Esla toponimo aurreindoeuroparra dela da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esla Aldatu lotura Wikidatan