Robin Hood

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robin Hooden estatua Nottingham hirian.

Robin Hood Erdi Aroko ingeles folklorearen arketipoa da. Bere izenak euskaraz "Txanodun Txantxangorria" edo "Kapusaidun Txantxangorria" da.

Kondairaren arabera, Robin Hood bihotz handiko gizasemea zen, Nottingham hiritik hurbil dauden Sherwood eta Barnsdale basoetan lehez kanpo bizi omen zena. Arkulari trebe, txiro eta zapalduen defendatzaile, Nottinghameko Sheriffaren aurkako borrokalari sutsua, azken honek bere aurka jartzen ziren jauntxoen aberastasunak bereganatzeko nahiz jende arrunta menperatzeko indarra erabili ohi zuelarik. Robin Hoodek ekintza eta lapurreta guztiak "Merry Men" ("Gizon Alaiak") izeneko adiskide taldeekin batera burutu ohi zituen. Berari buruzko esaerak dioen bezala "aberatsei lapurtu eta behartsuei ematen zien".

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robin Hood Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.