Rock D.A.M.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rock D.A.M.
Datuak
JatorriaGasteiz, (Araba)
Musika motarock
Urteak1986 - 1994
Produkzioa
Diskoetxea(k)Clave Records, Edigal
Taldekideak
Roberto Llave "Potis"
Samuel Lopez-Molina "Sam"
Manolo González "Lolin"
Pedro F. Iradier
Lehengo taldekideak
Pedro Larrañaga
Juan Delgado "Juanillo"
Mariano Romero
Mikel R. de Azúa "Pelanas"
José Luís Espínola "Epi"
Juan Liébana

Rock D.A.M. (izen osoa, Rock De Aquella Manera) 1986 urtean Gasteizen (Araba) sortutako euskal rock taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1986an osatu zuten Potis, Sam, Pedro eta Epik, baina hasi berritan Juanillok hartu zuen Pedroren tokia. Urte berean maketa bat atera zuten eta Euskal Herrian hainbat kontzertu eman zituzten. 1987an berriz ere baxua aldatu zuten Mariano Romero hartuz. Hurrengo urteetan ere sarritan aldatu zuten baxujolea eta 1989an behin betiko laukotea osatu zuten.

1992 eta 1993an grabatu zituzten beren bi diska luzeak baina 1994an taldea desegin zen.[1]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roberto Llave "Potis" (ahotsa eta gitarra)
  • Samuel Lopez-Molina "Sam" (gitarra)
  • Manolo González "Lolin" (baxua)
  • Pedro F. Iradier (bateria)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rock DAM (1986) maketa
  • Rock DAM Roll (1989) maketa
  • Sin mentir (1990, IZ) maketa
  • Llévatelo (1992, Clave Records)
  • Codo con codo (1993, Edigal)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rock D.A.M.» Nueva Ola 80.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]