Royal Mile
Wikipedia(e)tik
Royal Mile kaleak Edinburgheko gaztelua eta Holyrood jauregia lotzen ditu eta Edinburgheko Alde Zaharraren bihotz-bihotzean kokatzen da. Royal Mile ibilbideak luzez 1,8 km ditu edo zehatzagoak izatekotan eskoziar mila 1 (hau baita kalearen neurria), lau gune edo auzune nabarmentzen dira: Castlehill, Lawnmarket, High Street eta Canongate. Royal Mile kalea Aintzineko Hiriaren (Old Town) erakarpen gune nagusiena da eta Hiri Berriko (New Town) Princes Street kalearekin lehiatzen da.