Ruvuma ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Mozambike, Tanzania | |||
| Luzera | 760 km | |||
| Arroa | 155.500 km² | |||
| Emaria | ahoan 475 m³/s | |||
| Iturburua | Matagoro mendiak | |||
| Ibai ahoa | Indiako ozeanoa | |||
Ruvuma, antzinako izena Rovuma, Ekialdeko Afrikako ibaia da. 760 km luze da.
Ibilgua [aldatu]
Tanzaniako hego-ekialdeko Matagoro mendietan du iturburua, eta Indiako ozeanoan isurtzen du ura Delgado lurmuturraren iparraldean. Tanzania eta Mozambike estatuen arteko muga eratzen du 650 km-tan zehar.
Ibaiadarrak [aldatu]
Lugenda, Lucheringo, Likonde, Muhuwesi eta Lumesule dira Ruvuma ibaiaren adar nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.