Ibai

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ega ibaia Lizarra zeharkatzean

Ibaia ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara. Sinonimoak dira uhaitz eta ibaso.

[aldatu] Ibaiak Euskal Herrian

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko ibaiak

  • Ebro da Euskal Herritik igarotzen den ibai luzeena (910 km), Araba eta Nafarroako hego-mendebaleko mugetatik pasatzen da.
  • Aragoi ibaia da biderik luzeena egiten duena, 192 km-koa hain zuzen. Esako urtegian jaiotzen da eta Nafarroa zeharkatu ondoren Ebro ibaiarekin bat egiten du.
  • Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta ur emari handiena duena.

Nerbioi-Ibaizabal ibaia da Bizkaiko Golkoan ura isurtzen duten ibaien artean ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km-koa), guzti-guztia euskal lurraldeetan egina.

[aldatu] Ibaiak munduan

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Ibaien zerrenda luzeraren arabera

Munduko hamar ibairik luzeenak hauexek dira:

  1. Nilo (6.690 km)
  2. Amazonas (6.400 km)
  3. Misisipi-Missouri (6.270 km)
  4. Yangtze (Chang Jiang) (6.245 km)
  5. Jenisei (5.550 km)
  6. Huang He (Ibai Horia) (5.464 km)
  7. Ob (5.410 km)
  8. Amur (4.410 km)
  9. Kongo (4.380 km)
  10. Lena (4.260 km)