Sade Adu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sade Adu
Helen Folasade Adu
Helen Folasade Adu
Datuak
Jaioterria Ibadan, Oyo estatua, Nigeria
Jaiotza data 1959ko urtarrilaren 16a (55 urte)
Musika mota funk
Tresnak Ahotsa
Disketxeak Epic, Jive Epic, RCA Records
Webgunea Webgune ofiziala


Helen Folasade Adu (Ibadan, Oyo estatua, 1959ko urtarrilaren 16a), ezagunagoa Sade Adu edo Sade izen artistikoez, Nigerian sortutako musikagile eta abeslari britainiarra da.

Aita nigeriarra eta ama britainiarra zituen. Lau urte zituela amarekin Ingalaterrara joan zen bizitzera. Londresko Central Saint Martins ikastetxean moda diseinua ikasi zuen. 1980 aldean Arriva izeneko latin funk taldean abesten hasi zen. 1981etik 1983ra Pride taldearen abeslaria izan zen. Ondoren talde horretako Stuart Matthewman (saxoa), Andrew Hale (teklatuak) eta Paul Spencer Denmanekin (baxua) Sade taldea osatu zuen. 1984an kaleratu zen Diamond Life, taldearen lehenbiziko diskoak, arrakasta handia izan zuen[1]. Ray St. Johnekin batera ondutako Smooth Operator abestiak Britainia Handiko eta mundu osoko abesti zerrendetako lehenengo postuetara iritsi zen[2]. 1985eko artista berri hoberenaren Grammy Saria irabazi zuen[1].

28 urteko ibilbidean Sadek estudioko 6 album baino ez du argitaratu. Hala ere Britania Handiko musikaren historiako emakume abeslari arrakastatsuena da[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diamond Life (Epic, 1984). Platinozko 4 disko AEBetan[4].
  • Promise (Epic, 1985). Platinozko 4 disko AEBetan[5].
  • Stronger Than Pride (Epic, 1988). Platinozko 3 disko AEBetan[6].
  • Love Deluxe (Epic, 1992). Platinozko 4 disko AEBetan[7].
  • Remix Deluxe (Epic, 1992). Japonian.
  • The Best of Sade (Epic, 1994). Platinozko 4 disko AEBetan[8].
  • Lovers Rock (Epic, 2000). Platinozko 3 disko AEBetan[9].
  • Lovers Live (Epic, 2002). Urrezko diskoa AEBetan.
  • Soldier of Love (Jive Epic, 2010). Platinozko diskoa AEBetan[10].
  • The Ultimate Collection (RCA Records, 2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sade Adu Aldatu lotura Wikidatan