Saimiri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txantiloi:Taxotaula automatikoa Saimiri Platyrrhini taldeko Cebidae familiako primate genero bat da. Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako baso tropikaletan bizi dira, 2.000 metroko altueratik behera.

Espezie gehienak alopatrian edo parapatriamn bizi dira Amazonian, Saimiri oerstedii ezik, Panaman eta Costa Rican bizi dena.

Egunez bizi diren espezieak dira, zuhaitzetako goikaldeetan, 35 eta 50 aleko taldeetan. Fruituak, arraultzak, intsektuak, igelak eta beste ornodun txiki batzuk jaten dituzte. 25 eta 35 zentimetro arteko tamaina dute, 35-45 zentimetroko isatsa eta 750tik 1200 gramora arteko pisua. 150 eta 170 egun arteko haurdunaldia dute eta kume bakarra dute kumaldiko.

Txantiloi:Commonskat