Hego Amerika

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hego Amerikaren kokapena munduan
Hego Amerikaren kokapena munduan

Hego Amerika Amerikaren azpikontinente bat da, 17.870.218 km² luze-zabal. Hego hemisferioan dago kokaturik parte handiena. Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoaren artean kokaturik dago. XVI. mendetik XIX. mendera, Espainia eta Portugalen menpe zegoen Hego Amerika guztia.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hego Amerikako historia

Nahiz eta adituek Hego Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik Ipar Amerikaren bitartez etorritako etorkinak zirela uste, Hego Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.

Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean Amazonetan bizi ziren ehiztari tribuak eta Inka aurreratuak.

XVI. mendetik XIX. mendeko hasieraraino, ia Hego Amerika osoa Espainiak eta Portugalek okupatua zen. 1809an hasi zen Hego Amerikan independentzia lortzeko gudak, Chuquisacako iraultza izeneko matxinadarekin Goiko Perun. Orduan agertu ziren José de San Martín edo Simón Bolívar independentziaren heroiak.

XX. mendean Hego Amerikan diktadura eta kanpoko eraso politiko eta ekonomikoak pairatu behar zirenez, une latzak bizi ziren.

[aldatu] Geografia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hego Amerikako geografia

Hego Amerika satelite irudian
Hego Amerika satelite irudian

Hego Amerikak 17.870.218 km² area ditu eta 34.500 kilometroko kostaldeak.

[aldatu] Orografia

Hauxe dira kontinentearen eskualderik interesgarrienak:

Kostaldetan badaude uharte asko,

[aldatu] Hidrografia

Lurraren ur gezatako %26a Hego Amerikan dago. Azpi-kontinenteak ibai multzo bi ditu:

Hego Amerikako ibai nagusiak honako hauek dira:

Hego Amerikako lakurik handienak hauek dira:

[aldatu] Herrialdeak

[aldatu] Estatuak

[aldatu] Beste herrialde baten menpeko lurraldeak

[aldatu] Hiri nagusiak

  1. BrasilSao Paulo, Brasil: 10.927.985 biztanle (metropoli-barrutiak 20.500.000).
  2. BrasilRio de Janeiro, Brasil: 6.000.000 biztanle (14.000.000).
  3. ArgentinaBuenos Aires, Argentina: 2.776.138 biztanle (12.046.799).
  4. PeruLima, Peru: 6.872.766 biztanle (8.187.398).
  5. KolonbiaBogota, Kolonbia: 7.321.831 biztanle (7.881.156).

[aldatu] Ikus, gainera

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hego Amerika


Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak