Salomon van Ruysdael

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Salomon van Ruysdael holandar pintorea izan zen (Naarden, 1600 - Haarlem, 1670).

View of Deventer Seen from the North-West by Salomon van Ruisdael (1657)
Deventer, ipar-mendebaldetik (1657), Salomon van Ruysdael

Haarlemgo paisaia-margolarien taldeko kidea zen. Flandestar eta holandar pintura-tradizioari jarraituz, ikuspegiak margotu zituen, neguko paisaiak batez ere. Hasierako lanak 1627. urte ingurukoak dira, eta Van de Velde, Molyn eta Van Goyen maisuen eragin nabarmena dute. Van Ruysdaelen gai nagusiak ur bareko ibai-bazterrak dira, Van Goyenenak bezalaxe. Ruysdaelen teknika Van Goyenena baino mekanikoagoa eta monotonoagoa da, oro har. 1640tik aurrera, polikromia aberatsa, hotza, hasi zen erabiltzen; zeruak, berriz, argiak eta kolore gehiagokoak marrazten zituen, urdin argien gamakoak batez ere. Azken urteetako lanetan, Egmot-eko abadiako hondakinak obran (1664), esate baterako, osagai apaingarri eta dramatismo handikoak ikus daitezke. Horretaz gainera, 1650etik aurrera, egiturak handitzeko joera antzematen da haren lanetan. Urte horietakoak dira zenbait izadi hil; aipagarrietako bat Indioilarra (1661, Louvre) da. Ruysdaelek margolan ugari marraztu zituen, eta Europako museo nagusietan ikus daitezke. Lan nagusiak: Ibaiertza, Ibai-paisaia eta arrantzaleak, Postetxea, Herriko ostatua eta Ubide bat.

Salomon van Ruysdael, River with Fishermen
Ibai-paisaia eta arrantzaleak (1660), Salomon van Ruysdael


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salomon van Ruysdael Aldatu lotura Wikidatan