Nederlandera
| Nederlandera Nederlands |
||
|---|---|---|
| Ahoskera: | NAF: [ˈneːdərlɑnts] | |
| Non mintzatzen den: | Herbehereak, Holandarren Antillak, Aruba, Surinam, Belgika (Flandria eta Brusela), Frantzia (Frantziar Flandria), Alemania (Rhin Beherea) eta Indonesia | |
| Hiztunak: | Jatorrizkoak: 22 milioi Guztira: 27 milioi |
|
| Rankina: | 45.a | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Germaniarra Mendebaldeko germaniarra Behe frankoniera Nederlandera |
|
| Idazkera: | Latindar alfabetoa | |
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Aruba, Belgika, Herbehereak, Holandarren Antillak, Surinam, Benelux, Europar Batasuna, Hego Amerikako Nazioen Batasuna | |
| Erakunde araugilea: | Nederlandse Taalunie | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | nl | |
| ISO 639-2: | dut (B) | nld (T) |
| ISO 639-3: | nld
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Nederlandera[1] jatorri germanikoa duen hizkuntza bat da. Gutxi gorabehera 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.
Hizkuntza ofiziala da Herbehereetako Erresuman —hots, Herbeheretan, Holandarren Antilletan eta Aruban— eta Surinamen. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Frantziako ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat partetan ere hitz egiten da, non administrazio publikoak hizkuntza ofizialtzat erabiltzen zuen.
Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (landutako nederlandera orokorra), eta horixe da Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera.
Nederlandera, mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakasten da.
Eduki-taula |
Sailkapena [aldatu]
Dialektoak [aldatu]
Dialekto holandarra Holandako probintzietan hitz egiten da, Brabansona, Brabanseko probintzian hitz egiten den moduan. Hizkuntza honi holandera deitzea ezegokia da, eta burla gisa har dezakete Holandako probintzietan bizi ez diren hiztunek.
Afrikaans dialektoa, Namibia eta Hegoafrikan hitz egiten da, normalean hizkuntza beregain gisa hartzen bada ere.
Flandrian hitz egiten den nederlanderari, berriz, flandriera deritzo. Flandrierak beste dialekto batzuk ditu, West-Vlaamse, Oost-Vlaanse, Limburgs, Brabants eta Antwerps-era.
Literatura [aldatu]
Jacob van Maerlant eta Jan van Ruusbroec Erdi Aroko egilerik azpimarragarrienak ditugu, beste batzuen artean. Denboran aurrera, Urrezko Aroa delakoan (1550–1670) Joost van den Vondel batik bat eta Dirck Volckertszoon Coornhert eta Pieter Corneliszoon Hooft idazle nabarmenak izan ziren.
Bestela, XIX. mendean Willem Bilderdijk, Guido Gezelle poeta, "Multatuli" (kolonialismoa satirikoki kritikatu zuena) eta Louis Couperus ditugu. Azkenik, XX. mendetik aurrera Johan Huizinga eta Harry Mulisch ezagunenen artean daude.
Erreferentzia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
- (Nederlanderaz)(Ingelesez) Ingelesa-nederlandera-ingelesa hiztegia
- (Ingelesez) Ikasi nederlandera online
| Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
|---|---|---|
|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |
||
|
|||||||||||