Salpa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Salpa
Salpa
Salpa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Perciformes
Familia: Sparidae
Generoa: Sarpa
Espeziea: S. salpa
Izen binomiala
'Sarpa salpa'
(Linnaeus, 1758)

Salpa (Sarpa salpa) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena.[1] 30 cm inguru luze dira ale helduak. Gorputz egituraz arrautza itxurakoak eta alboetatik zapal samarrak dira. Aho estua dute. Bizkarrean hegal bakarra dute, buruaren atzetik ia isatserainokoa. Sabel-hegalak laburrak dituzte, eta uzkialdekoa, berriz, luze samarra. Kolorez gris zilarkarak dira, baina gorputzaren alde banatan urre koloreko 10-12 zerrenda ere badituzte. Mediterraneo itsasoan eta Ozeano Atlantikoan bizi dira. Algak eta oskoldunak jaten dituzte batez ere.

Salparen haragia jateak haluzinazioak eragin ditzake;[2] izan ere, Erromatar Inperioaren garaian, olgetarako drogatzat jaten zuten.[3]

Erreferentziak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Salpa
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Salpa


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.