Tunicata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tunicata
Fosilaren garaia: Kanbriar "3"–egun[1]

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Azpifiluma: Tunicata
Lamarck, 1816
Klaseak

Tunikadun (Tunicata) kordatuen phylum-eko izen bereko azpiphylum-eko itsas ornogabeez esaten da. Urokordadun (Urochordata) izenez ere ezagutzen dira. Hodi edo zorro itxura izan dezakete. Gelatinaren edo zelulosaren antzeko gaiez eta karakiz eratua izaten dute hodi edo zorro hori (tunika). Isatsaldean bakarrik eta larba egoeran daudenean dute bizkar-korda; hortik urokordadun izena. Zirkulazio-aparatua irekia, guneka antolatua eta odola alde bietara dabilena dute. Arnasketa eta digestioa zakatz moduko zulo ziliodun batzuetatik bideratzen dituzte. Ugaltzeko eraz hermafroditak dira, baina sexu guruinen beharrik gabe edo sexuz ez dela ere ugal daitezke. Itsasazpiari itsatsita edo uretan libre bizi daitezke, taldeetan eta kolonietan antolaturik edo banaka. Hiru klase (aszidiazeoena, apenikularioena eta taliazeoena) eta 2.000 kordadun mota baino gehiago biltzen dira tunikadunen baitan. Horietan ezagunak dira, besteak beste, apendikularioa eta aszidia.

Larba garaian notokorda bat eta nerbio korda bat dute, baina heldu bihurtzean galdu egiten dute.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Fedonkin, M. A.; Vickers-Rich, P.; Swalla, B. J.; Trusler, P.; Hall, M. (2012), «A new metazoan from the Vendian of the White Sea, Russia, with possible affinities to the ascidians», Paleontological Journal 46: 1, doi:10.1134/S0031030112010042 . edit