San Blas haitzaren babeslekua

Koordenatuak: 39°13′18″N 7°00′58″W / 39.2217°N 7.0161°W / 39.2217; -7.0161
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Blas haitzaren babeslekua
Kultura ondasuna
Babesluan ikus daitezkeen margolanak.
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaBadajozko probintzia
Espainiako eskualdeaTierra de Badajoz
UdalerriaAlburquerque
EskualdeaBadajoz
Koordenatuak39°13′18″N 7°00′58″W / 39.2217°N 7.0161°W / 39.2217; -7.0161
Map
Historia
KulturaHaitzuloetako pinturak
Indusketa
EgoeraKultura-ondasuna
BisitagarriaBai

San Blas haitzaren babeslekua Badajozko probintziaren ipar mendebaldean dagoen Alburquerque herrian dago. Bertan, klimatologia gogorratik babestuta haitzuloetako pintura batzuk ikus daitezke. 1942an multzoa Espainiako Monumentu Nazionala izendatu zen eta kultura-ondasunaren izendapena du ere bai. Margolanen datazioa ez da zehatza baina Neolito eta Brontze Aroaz kokatuak izan dira.

Margoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Blas haitzaren babeslekua.

1916an Cabrera eta Hernández Pacheco margolan eskematiko hauek deskribatu zituzten, estilo honetakoak lehendabizikoak. 1933an H. Breuil apaizak ere haien garrantzia azaldu zuen. Horma honetan bi garai ikus daiteke. Lehenengoan marrak lodiak dira, denborarekin lausotu den laranja kolorekoak. Lehenengo fase horretan irudien interpretazioa zailagoa da zeren eta lerro horizontalak zein bertikalak baitira; kasu batean marrazki zirkular bat dago eta, beste batean, orrazi itxurako margoa. Bigarrenean irudiak figuratiboagoak dira, aberatsagoak bai zehaztasunez bai marreen koloreez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Blas haitzaren babeslekua Aldatu lotura Wikidatan