San Donato baseliza

Koordenatuak: 42°53′17″N 1°58′53″W / 42.88806°N 1.98139°W / 42.88806; -1.98139
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Donato baseliza
San Donato baseliza eta Beriain mendia Lizarragatik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Koordenatuak42°53′17″N 1°58′53″W / 42.88806°N 1.98139°W / 42.88806; -1.98139
Map
Arkitektura

San Donato baseliza Nafarroako Sakana eskualdean dagoen Uharte Arakil udalerriko lur-sailetan dagoen baseliza da. Zehazki, Beriain mendiaren gailurrean dago, 1.494 metroko garaieran. Jende askok modu okerrean Beriain mendiari San Donato mendia ere deitzen dio, mendi honen gailurrean dagoen San Donato baselizarekin nahasturik. Oraindik gaur egun ere Beriaini San Donato deitzeko ohitura handia dago. Ez da erabili ohi, ordea, San Kaiet izena mendiaren aipamenetan.

Horretaz gain, eraikina bi zatitan banatuta dago: bata, baseliza bera, eta bestea mendizale eta ibiltarientzako aterpetxea dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna da; dena dela, 1642 urteko aipamena dago.

Egungo garaietan, berriz, eraberritu izan zen 1906an. Geroago hondatuz joan zen, harik eta 1958an berreraiki zuten arte. 2005. urtean eraikinaren barnealdeko egoera tamalgarria zela eta (zikinkeria, idazki eta margo politikoak, zaborrak, bertaratutako batzuen utzikeria...) zaharberritu egin zen. Horretaz gain, kontutan hartu beharrekoa da baselizaren kokapena: ingurune isolatua, garaiera handian, baldintza klimatologiko gogorrak... guzti hauek denek baselizaren kanpoaldea denbora igaro hala asko kaltetu zutela.

San Donato baselizaren irudia.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baselizaren barrenean, aldarearen harriak San Donato eta San Kaieten irudiak eusten ditu, bi hauek izatez igeltsozko erreplikak direlarik. Nafarroako baselizetan altuen dagoena da Beriain mendiko hau.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa