Uharte Arakil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Uharte.


Uharte Arakil

 Nafarroa
Uharte Arakilgo plazako iturria.
Uharte Arakilgo plazako iturria.

Uharte Arakilgo armarria

Izen ofiziala Uharte-Arakil
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Javier Rodríguez Astitz (Bildu)
Herritarra uhartear, uhartearakildar[1]
Koordenatuak 42°55′11″N 1°58′10″W / 42.91972°N 1.96944°W / 42.91972; -1.96944Koordenatuak: 42°55′11″N 1°58′10″W / 42.91972°N 1.96944°W / 42.91972; -1.96944

Nafarroa municipalities Uharte Arakil.PNG

Eremua 38,17 km2
Garaiera 464 m
Distantzia 32 km Iruñera
Posta kodea 31840
Biztanleria 827 bizt. (2012)
Dentsitatea 21,67 bizt./km²

Uharte Arakil[2] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 32 kilometrora kokatzen da eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 827 biztanle ditu.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Herriko plaza.

Ingurune naturala [aldatu]

Herria ohiko abiapuntua da Beriain mendira igotzeko.

Udalerri mugakideak [aldatu]

Historia [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Uharte Arakilgo tren istripua

1997ko martxoaren 31n, arratsaldeko 19:43an, Madriletik Irunera zihoan Renfe Intercity motako tren bat bere bidetik atera zen Uharte Arakilgo geltokiaren parean, gehiegizko abiaduraz zihoala eta. Istripuan zortzi pertsona hil ziren.

Demografia [aldatu]

Uharte Arakilgo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
838 882 866 821 812 750 722 766 842 856 853 785 775

2008ko erroldaren arabera, 50 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,46 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika [aldatu]

Udal hauteskundeak [aldatu]

2007an Uharte Arakilgo alkate kargurako Agrupación Electoral Independiente San Miguel (AEISM) eskuineko taldeko Joaquín María Uharte Lakuntza aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (guztien %0,44) eta 34 boto zuri izan ziren (botoen %7,52). Abstentzioa %27,82koa izan zen.

Uharte Arakilgo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AEISM 219 4
EAE 199 3

2010eko ekainaren 4an AEISMko lau zinegotziek kargua utzi zuten eta udalbatzan EAEren zerrendan aurkeztutako eta ordurako talderik gabeak ziren hiru hautetsiak geratu ziren[3]. Azaroaren 11n haietako bat, Ismael Legarra, alkate izendatu zuten kudeaketa batzordearen izenean[4].

2011ko udal hauteskundeetan ere bi talde aurkeztu ziren: garaile atera zen Bildu eta PP[5].

Uharte Arakilgo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 271 5
PP 107 2

Udala [aldatu]

Uharte Arakilgo Udaleko idazkaria Irañeta eta Arruazuko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxearen Plaza, 1

Alkateak [aldatu]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2010 Joaquín María Uharte Lakuntza San Miguel
2010-2011 Ismael Martiarena Legarra Talderik gabea[6]
2011-2015 Javier Rodríguez Astitz Bildu

Azpiegitura eta garraioak [aldatu]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Zerbitzuak [aldatu]

Sakanako Mankomunitateko eta Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Uharte Arakil.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Santutegia [aldatu]

Udalerrian kokatuta dago San Mikelen santutegia, Aralarko mendilerroaren ekialdeko muturrean.

Uhartear ospetsuak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia. Ohar hau dakar: «Uharte Arakilgoak beste uhartearrengandik bereizteko uhartearakildar erabil daiteke.»
  2. Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  3. Los tres concejales que quedan en Uharte Arakil critican que el Ayuntamiento está paralizado, Diario de Noticias, 2010eko irailaren 29a.
  4. Nafarroako Gobernuaren webgunea.
  5. Emaitzak Berrian.
  6. 2007an EAEren zerrendan aukeratua.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa