San Esteban eliza (Janaritz)

Koordenatuak: 42°48′38″N 1°26′53″W / 42.81065299°N 1.44819007°W / 42.81065299; -1.44819007
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Esteban eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Koordenatuak42°48′38″N 1°26′53″W / 42.81065299°N 1.44819007°W / 42.81065299; -1.44819007
Map

San Esteban eliza Lizoainibarko Janaritz lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin apala da, zaharberritu beharrekoa, Erdi Arokoa izan daitekeena, portadak adierazten duen bezala. Habearte bakarra, burualde karratua eta sakristia ditu atxikita kapera nagusiaren eskuinaldean. Epistolaren aldeko horman irekitzen den atea erdi-puntuko arkukoa da, giltzarrian Cristorum duela, eta moldura batek markoztatzen du. Moldura horren abioak, inpostaren gainetik, giza buruen tailuz apaintzen dira.

Esparrua teilatu lauz estalita dago. Altzarien artean, gurutziltzatu baten irudia nabarmendu behar da, tamaina ertainekoa eta polikromia modernoa, formalki klasikoa, horma bati atxikita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]