Lizoainibar-Arriasgoiti
|
Lizoainibar-Arriasgoiti |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Lizoáin-Arriasgoiti | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
|
| Alkatea | Amaia Ekisoain Gorriz (ILA, indep.) |
|
| Herritarra | lizoainibartar, arriasgoitiar | |
| Koordenatuak | 42°48′1″N 1°27′59″W / 42.80028°N 1.46639°WKoordenatuak: 42°48′1″N 1°27′59″W / 42.80028°N 1.46639°W | |
| Eremua | 63,6 km2 | |
| Garaiera | 538 m | |
| Distantzia | 19 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31482 |
|
| Biztanleria | 310 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 4,87 bizt/km² | |
| Sorrera | 1943 | |
| http://www.lizoain.es/ | ||
Lizoainibar-Arriasgoiti (era arautua) edo Lizoáin-Arriasgoiti (izen ofiziala) Nafarroako udalerria da, Zangozako merinerrian kokatua. 1943an sortu zen udalerri hau bi ibarrek, Arriasgoitik eta Lizoainibarrek, bat egin zutenean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, udalerriak 308 biztanle ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Lizoainibar, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean dago, Nafarroako hiriburutik hemeretzi kilometrora, Irunberri eta Agoizko arroan.
Mugakideak honako herri hauek ditu: Esteribar eta Erroibar (iparraldean); Artzi eta Longida (ekialdean); Itzagaondoa eta Aranguren (hegoaldean); eta Eguesibar eta Urrotz mendebaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Lizoaingo klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.
Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.
[aldatu] Estazio meteorologikoak
- Beortegiko kontzejutik gertu, itsasoaren mailatik 580 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologiko bat dago.[1]
- Arriasgoitiko Zalba kontzejuan, beste estazio bat dago (itsasoaren mailatik 565 metrora), 1993an Nafarroako gobernuak jarria.[2]
[aldatu] Herriak
Udalerria osatzen duten herriak: Beortegi, Erredin, Iheltz, Janaritz, Lerrutz, Leiun, Lizoain (herriburua), Mendiorotz, Ozkaritz, Urotz, Urritzelki, Zalba eta Zuntzarren, erabat hutsik geratu ziren beste batzuez gain.
[aldatu] Historia
Ez dago argi ibarra noiz sortu zen,baina burdinaroaren amaierako aztarna ugari aurkitu dira. 1258an Teobaldo II.a erregeak ibarreko herrien jabetza berea aldarrikatu zuen, hala nola, Lizoain, Erredin, Lerrutz, Leiun, eta Ozkaritzen jabetza.
1911n Iratiko burdinbidea eraiki zen, Mendiorotz-Urrotzen geltokia eta Lizoainen geralekua zuela. Horrez gain, XX. mendearen hasieran, trenbideak Iruña eta Zangoza artean egurra garraiatzeko balio izan zuen. Burdinbidea bertan behera geratu eta 2002. urtean, "bide berde" moduan berreskuratu zuen Lizoainibarreko udalak.
[aldatu] Udalerri-fusioa
Udalerria gaur egungo lur-eremuan 1943an sortu zen, biren batuketarekin:
- Lizoainibar zena: Beortegi, Erredin, Iheltz, Janaritz, Laboa, Leiun, Lerrutz, Lizoain, Mendiorotz, Ozkaritz eta Urotz herri eta guneek osatuta.
- Arriasgoiti zena: Aginaga, Biorreta, Ilotz, Urritzelki, Zalba, Zaldaitz eta Zuntzarren.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 656 | 655 | 684 | 706 | 713 | 676 | 713 | 604 | 336 | 219 | 230 | 234 | 283 |
2008ko erroldaren arabera, hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,72 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
Lerruzko San Pedro parrokia nabe bakarra eta laukizuzen oinarria duen XI. mende eta XVII. mendearen artean eraikitako eliza da. Elizaren barruan bataio-harria nabarmentzen da. Ibarra osatzen duten gainontzeko herrietan, Urozko elizaren XVIII. mendeko erretaula barrokoa, Zalbako XIII. mendeko eliza, eta Beortegi eta Okarizko elizak aipagai dira.
Eraikuntza zibilari dagokionez, Lerruzko armagintza etxea nabarmentzen da, 1611n Antso Iturbideren jabetza zena. Etxea estilo gotikoan egina dago XVI. mendearen hasieran. Horrez gain, Erro ibaiaren gainean, Erdi Aroko zubi bat dago.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Independientes de Lizoain-Arriasgoiti zerrenda aurrerakoiko Amaia Ekisoain Gorriz aukeratu zuten alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo osoa udalean; kontaketa ofizialak aurkeztu zen beste zerrendaren (Agrupación Electoral Independientes de Lizoain-Arriasgoiti, AEILA, eskuindarra) datuak eta ILAkoak gurutzatu zituen eta helegitea egin eta gero benetako emaitzak aitortu zituzten[3]. Baliogabeko botoak 7 izan ziren (emandako guztien %3,20) eta 5 boto zuri izan ziren (botoen %2,36). Abstentzioa %14,12koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| ILA | 132 | 5 |
| AEILA | 75 | 2 |
2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren baina emaitza antzekoa izan zen: ILAk 4 zinegotzi lortu zituen -alkatetzan segitu zuen Ekisoain euskalduna barne-, AEILAk 3 eta PSNk bat ere ez.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| ILA | 110 | 4 |
| AEILA | 83 | 3 |
| PSN | 21 | 0 |
[aldatu] Udaletxea
Lizoainibar-Arriasgoitik ez zuen udaletxe moduan erabilitako eraikuntzarik XX. mendearen amaieran. Udal bulegoak auzoko Urrozko udaletxean daude. 1985. urtean, hondamen egoeran zegoen udaletxe zaharra eraberritzeko proiektua aurkeztu zuen udalak. Eraikuntza bi zatitan banaturik dago.
Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute
- HELBIDEA: San Migel kalea z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Amaia Ekisoain Gorriz | ILA |
| 2011-2015 | Amaia Ekisoain Gorriz | ILA |
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
[aldatu] Condaren lineak
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbide hau egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lizoainibar - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea.
Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.
Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbide hau egiten du:
- Orbaizeta - Orbara - Aribe - Garralda - Orotz-Betelu - Artzibar - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Eguesibar - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibar, Urrotz eta Lintzoain zeharkatzen dituela.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Oskarizko Tritinate eta Aginagako San Antonio erromeriak ekainean ospatzen dira.
[aldatu] Parke Zelta
- Parke Zelta: 2009tik aurrera herritarrek auzolanean eraikitako parkea[4].
[aldatu] Kondairak
Lizoaingo Joanes eta Beortegiko sorginei buruzkoa.
[aldatu] Herritar ospetsuak
- Javier Chourraut (1935-), politikari kontserbadorea eta Iruñeko alkatea izandakoa.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVII, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1510-9
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Lizoaingo udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Lizoani buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- San Saturnino kalearen ikuspegia Google Street View-n.