San Jacopo da Varazze
Wikipedia(e)tik
San Jacopo da Varazze italiar hagiografoa izan zen (Varazze, 1228 - Genoa, 1298). Lonbardiako domingotarren buru izan ondoren, Genoako artzapezpiku aukeratu zuten. Hirian zatiketak sorrarazten zituzten alderdi politikoen arteko batasuna lortzen ahalegindu zen. Legenda aurea (Santuen bizitzak) obrak garrantzi handia izan zuen margolaritza gotikoan. Domingotar ordenaren apologia bat ere idatzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.