Genova
|
Genova |
|||
|---|---|---|---|
| Liguria | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Genova | ||
| Estatua | |||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Liguria Genova |
||
| ISTAT kodea | 010025 | ||
| Alkatea | Giuseppe Pericu | ||
| Koordenatuak | 44°25′0″N 08°56′0″E / 44.41667°N 8.93333°EKoordenatuak: 44°25′0″N 08°56′0″E / 44.41667°N 8.93333°E | ||
| Eremua | 243 km2 | ||
| Posta kodea | 16100 |
||
| Biztanleria | 607,771 bizt. | ||
| Dentsitatea | 2,5 bizt./km² | ||
| Sorrera | Genua herrixka zelta-liguriarra | ||
| www.comune.genova.it | |||
Genova[1] (italieraz Genova, genoveraz Zena) Italiako iparraldeko hiria da, Liguria eskualdeko hiriburua eta Italiako itsas portu garrantzitsuenetakoa. Halaber, herrialde osoko seigarren hiririk populatuena da, 607.771 biztanle zituen 2010ean.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
K.a. III. mendean Genua Erromaren aliatu izan zen. Gerora, Genoa (K.a. 200), heruloen, godoen, bizantziarren eta lonbardiarren esku egon ondoren, Karlomagnok hartu zuen.
XI. mendean, Pisako herritarrekin bat eginda, musulmanen kontra borrokatu ziren genoarrak, eta Sardiniatik bota zituzten. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen hiriak. Guelfoen eta gibelinoen arteko gerran familia handien arteko borrokak izan ziren bertan. Gurutzadetan Sortaldean eta Konstantinoplako inperioan lurralde berriak eskuratu zituen hiriak. 1261ean Venezia menderatu zuen, eta 1284. urtean Pisa, Korsika eta Sardinia. Veneziaren etsai izaki, Migel VIII.a enperadoreak merkataritzara abantaila handiak lortu zituen Esmirnan eta Konstantinoplan (1261).
Merkatu gehiago eskuratu zituen Egeo itsasoan XV. eta XVI. mendeetan, era horretan Itsaso Beltzean salerosketan aritzeko bideak irekiz. 1376etik 1381era Chioggiako gerra izan zuen Veneziarekin, eta honek kendu zion Genoari itsasoko nagusigoa. Konstantinopla erori zenean (1453) Sartaldeko lurraldeak galdu zituen, eta merkataritza ere gutxitu zen. Andrea Doriak 1528an Karlos V.arekin hitzarmena egin eta konstituzio berria ezarri zion hiriari.
Luis XIV.aren aginduz bonbardatua izan zen 1684an, eta austriarren mende geratu zen 1746an. 1796an Frantziak hartu eta Liguriako errepublikako hiri bihurtu zen 1797an.
1805ean Frantziari itsatsita zegoela, 1815eko Vienako Batzarrak Piemonte-Sardiniari eman zion Genoa; 1861ean Italiako erresuman sartu zen.
[aldatu] Ekonomia
Italiako portu nagusia da eta Europako garrantzitsuenetako bat, Piemonteko eta Lonbardiako irtenbide naturala baita. Horrez gainera, ontziolak, burdindegiak, petrokimika industriak eta findegiak daude.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Antzinako hirian Errenazimentu garaiko jauregi bikainak ditu, gaur museo bihurtuak: Erregearen jauregia (1650), Pallavicini, Jauregi Gorria, Jauregi Zuria eta udaletxea. Elizak: Deikundekoa, 987an egina eta 1307an eraberritua, San Joan Bataiatzailearen kapera bikaina barruan duena; Santa Maria de Carignano (1100), San Donato, San Mateo eta San Esteban. Hortaz, hauek dira Genovako ondasun nabarmenak:
- Portu Zaharra edo Porto Antico, Renzo Piano arkitektoak eraldatua. Bertan Aquariuma dago, Europako handiena
- Lanterna itsasargia, 117 m ditu eta XVI. mendekoa da, oraindik funtzionatzen duen munduko zaharrenetarikoa
- Palazzo San Giorgio
- Loggia dei Banchieri Burtsa zaharra
- Duomo di San Lorenzo katedrala, bertan Joan Bataiatzailea lurperatua omen dago
- Palazzo Ducale
- Via Garibaldi edo antzina Strada Nuova, hainbat jauregirekin (Palazzo Grimaldi-Doria Tursi, Palazzo della Meridiana, Palazzo Bianco, Palazzo Rosso)
- Piazza de Ferrari eta Via XX Settembre, bertan dago Aldo Rossi arkitektoaren opera
- Alde Zaharreko kalexkak (i vicoli)
- Staglienoko hilerri monumentala
[aldatu] Kirolak
- Genoa CFC, futbol taldea.
- UC Sampdoria, futbol taldea.
[aldatu] Genovatar ezagunak
- Vittorio Gassman (1922-2000), aktorea.
- Renzo Piano (1937-), arkitektoa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Genova da araututako termino euskaraz, nahiz eta Genoa ere erabil daitekeen testuinguru historikoan (Euskaltzaindiaren 157. arauan)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Italieraz) Genovaren webgune ofiziala
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||