San Julian dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Julian dorrea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera

San Julian dorrea, edo San Julián zelaiko dorrea, Nafarroako Tuteran zegoen defentsarako talaia zen. IX. mendekoa zela pentsatzen zen. XVIII. mendean bota zuten.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Santa Kiteria baseliza aurrez aurre zegoen, San Julian mendietan, egungo Santa Kiteria mendietan.[1] Gaur egun pinudiez estalita dagoen aldean egon zitekeen zeren eta orain gutxi arte bertan erorkin batzuk ikusten baitziren.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kroniken arabera oso dorre garaia zen, kanpotik lurrez egina baina azpian harlanduaz egina. Tradizionalki musulmanen garaikoa zela esan da, Amrus ben Yusuf bitartez IX. mendekoa, Tutera gotortzeko lanen barruan. Dena dela, gaur egun gehiago dira kristaua zela pentsatzen dutenak eta modernoagoa, XIII. mendekoa. XVIII. mendean dorrera bota zuten bertan bolbora-biltegi bat egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sainz-Pérez, M. (1913-1914). Apuntes Tudelanos. J.R. Castro Alavaren edizio zuzendua (1969), Gráficas Mar, Tudela. 3. liburuki, 1430 or.
  2. Marín-Royo, L.M.. (2002). La Tudela desconocida: Aspectos recónditos en la historia de la ciudad. La fortificación de Tudela; El puente sobre el río Ebro ISBN 84-609-7814-1..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo lotuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]