Edukira joan

San Lorentzo eliza (Zandio)

Koordenatuak: 42°54′09″N 1°36′15″W / 42.90241134°N 1.60413438°W / 42.90241134; -1.60413438
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Lorentzo eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOlaibar
Koordenatuak42°54′09″N 1°36′15″W / 42.90241134°N 1.60413438°W / 42.90241134; -1.60413438
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaLaurendi Erromakoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia

San Lorentzo eliza Olaibar ibarreko Zandio lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

Landako eraikina da, harriz egina, eta garai garaikidean egindako berreraikuntzak jatorrizko tipologia mozorrotu dio. Habearte bakarra, burualde zuzena eta oinplano angeluzuzeneko kanpandorrea ditu oinaldean. Sakristia burualdeari atxikita dago eskuineko aldetik, eta presbiteriotik sartzen da bertara. Ateak arku dinteldua du eta epistolaren aldeko horman dago, egurrezko teilatutxoarekin babestuta. Burualdeko eta nabeko estalkia egurrezkoa da (berria), oinaldean izan ezik, korua bertan baitago. Erretaula nagusiak, zaharberrituta, jatorrizko arkitekturatik kontserbatzen ditu taulamendu kurbatu eta zatituari eusten dioten bi zutabe bikote korintoarrak, XVII. mendeko lehen erdiko estilo barroko goiztiarrari dagokiona. Oinaldean, koruaren azpian, harrizko bataiarri zaharra dago. Adaburu erdi esferikoa du, izaera geometrikoa duten erliebe herrikoiekin egina.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]