Laurendi Erromakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laurendi Erromakoa

Bizitza
JaiotzaOsca (en) Itzuli225eko abenduaren 31
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma258ko abuztuaren 10a (32 urte)
Hobiratze lekuaBasilica of Saint Lawrence Outside the Walls (en) Itzuli
Heriotza modua: sutan errea
Familia
AitaOrentius of Huesca
AmaPatientia of Huesca
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakdiakonoa
Santutegia
Abuztuaren 10
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 95157010 Edit the value on Wikidata

Laurendi Erromakoa Erromako zazpi diakonoetako bat izan zen; hiri horretan martirizatua izan zen, parrilla batean, 258an.

Tradizioaren arabera, Huescan, Hispania Tarraconensis delakoan, jaioa zen, baina haren gurasoak Valentzian ere denbora labur batez bizi izan zirenez, hiri horretan jaioa ere izan zitekeela pentsatzen da. 225 urtea hartzen da haren jaiotza-urte gisa.

257an, Sixto aita santu izendatu zutenean, Laurendi diakono ordenatu zuten, eta elizaren ondasunak administratzeko eta txiroak zaintzeko ardura eman zitzaion. Hori horrela izanik, Elizaren lehenengoetako artxibozain eta diruzain kontsideratu izan da, eta bibliotekarien zaindaria da.

Valeriano enperadorearen jazarpenen biktima izan zen, beste askorekin batera.

Laurendi eta Graal santuaren kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dioenez, Elizak Laurendiren esku utzitako ondasunen artean Graal santua zegoen. Huescara bidaltzea lortu zuen, gutun batekin eta inbentario batekin, baina, antza denez, hiri horretan ezkutatu zuten eta ahantzirik egon da mende askotan. Tradizioko beste ahots batzuen arabera, kaliza santua hiri horretako San Pedro elizan gordea izan zen, eta Acilso apezpikuak salbu jarri zuen, 711n musulmanen erasoak zirela eta, ihes egin eta Pirinioetan ezkutatu behar izan zuenean.

San Lorenzo basilika, Erroman; Done Laurendiren gorpua dagoen lekua

Martirioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laurendi sutan erre zuten, parrilla batean hain zuzen ere, Erroman. Abuztuaren 10ean ospatzen da haren eguna, tradizioak dioenez, egun horretan martirizatu baitzuten.

Hasiera batean Via Tiburtinako katakonbetan hobiratu bazuten ere, mende bat geroago, Damaso I.ak (366-384) gaur egun San Lorenzo basilika gisa ezagutzen den eliza eraiki zuen haren gorpua jasotzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurendi Erromakoa Aldatu lotura Wikidatan