Sandie Shaw

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sandie Shaw

Sandie Shaw (Dagenham, Erresuma Batua, 1947) pop-abeslaria da; ingelesez kantatzen du. Cilla Black abeslariarekin soularen eraginpean sorturiko pop estilo leun eta zuri berezian nabarmendu zen 1960ko hamarraldian.

1964an lortu zuen lehenengo arrakasta, There´s Always Something There To Remind Me abestiarekin. 1965ean, berriro iritsi zen gorenera, Sandie lehen diskoarekin. Antzeko arrakastaz argitaratu zituen beste zenbait lan, harik eta 1967an Eurovision jaialdia irabazi eta nazioarteko ospea lortu zuen arte, Puppet On A String abestiarekin.

1970eko hamarraldian, ez zuen lan aipagarririk egin. 1982an, ordea, beste gonbidatu berezi batzuekin parte hartu zuen BEF fundazioan, eta, harrezkero, hainbat grabaziotako gonbidatu gisa parte hartzeko deitu zioten, adibidez, 1984an The Smiths taldearen Hand In Glove abestian esku hartzeko eskatu zioten. 1988an, The Smiths taldearen Rough Traded disko-etxean sartu zen, eta Hello Angel diskoa eman zuen argitara. 1990eko hamarraldiaren hasieran, hondoa jo zuen disko-etxe hark, eta Virgin etxearentzat hasi zen lanean orduan. 1994an, abesti ospetsuenen bilduma argitaratu zuen, Nothing Less Than Brilliant, eta oso harrera ona izan zuen Erresuma Batuan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sandie Shaw Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]