Sanedrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:56, 30 apirila 2015

Sanedrina (hebreeraz סנהדרין), Antzinako Israelen, jakintsuen kontseilu edo biltzar bat zen, hiri judutar bakoitzean, 23 epailetan egituratua. Aldi berean, Sanedrin Handia, Israelgo herriko 71 partaideko biltzar edo gorte gorena zen.

Sanedrinak, gorputz judizial bezala funtzionatzen zuen, eta ez zuen bakarrik kontu erlijiosoei buruzko agintea, baizik eta baita kontu zibilei buruzkoa ere. Israel erromatarren mende egon zen garaian funtzionatu zuen, Jerusalemeko Bigarren Tenpluaren azken alditik V. menderarte. Apaiz goren bat zen bere presidentea.

Gobernu erlijioso bezala, bere ardura zen judutar doktrina erlijiosoa ezartzea, baita jai egutegia ezartzea eta herrialdeko bizitza erlijiosoa erregulatzea ere. Gobernu politiko bezala, bere ardurak, legeak egin eta onartzea, legeak betetzen zirela ziurtatzea eta delituak epaitzea ziren. Botere hauek, autoritate erromatarrek mugatzen zituzten. Honela, esate baterako, Sanedrinak pertsona bat hiltzera zigortzen bazuen, epaia, ezin zen erromatar prokuratore edo gobernariaren baimenik gabe betearazi.

Sanedrin Handian, hiru alderdi zeuden: farisearrak, saduzearrak eta zeloteak.