Hebreera
| Hebreera | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Israel eta beste lekutan, hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia. | |
| Eskualdea: | Ekialde Hurbila eta munduan barreiatua | |
| Hiztunak: | 7 milioi inguru | |
| Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Afro-Asiatikoa Semitikoa |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Israel | |
| Erakunde araugilea: | Hebreera Akademia (האקדמיה ללשון העברית ) |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | he | |
| ISO 639-2: | heb | |
| ISO 639-3: | —
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Hebreera[1] afroasiar hizkuntza da, zehazki semitar hizkuntzen taldekoa.
Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartu izan dute egile askok, Biblia hebrearrarena den legez. Egungo aldaerak, aldiz, eguneroko mintzaira bizia izatea lortu du. Gaur egun, Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta 7 bat miloi pertsonak berba egiten dute bai estatu juduan bai eta munduan zehar dauden diasporako komunitateetan ere. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira.
Eduki-taula |
Alfabetoa [aldatu]
Normalean, alfabeto hebrearra: אלף-בית
Hala ere, alfabeto erromatarra ere erabiltzen dute.
Hebreera klasikoa [aldatu]
Lehendabiziko aztarnak Jesukristo aurreko VI. mende ingurukoak dira. Hizkuntza sakratutzat hartzen da.
Hebreera modernoa [aldatu]
Gaur egungo mintzairak "Hebreera Berria", "Hebreera israeldarra" edo "Hebreera israeldar standard" izenak ere hartzen ditu.
Hizkuntza batua da, baina hiru dialekto nagusi daude:
- Ashkenaziera אשכנזי edo askenaztera: Yiddishak eta eslaviar hizkuntzek eragindako aldaera da. Gaur egun, erlijio-funtzioa dauka batez ere.
- Sefardiera ספרדי edo judu-gaztelania: XV. mendean ספרד Sefarad-etik (Espainia) Errege-erregina Katolikoek egotzitako juduen hizkuntza, erbestean mendeetan gordetakoa izan dena. Gaztelaniak, ladinoak,portugesak, nederlanderak, turkierak eta arabierak eragindako aldaera da.
- Ekialdeko hebreera edo Mizrahi-hebraiera: Yemengo aldaera da, batez ere, bai eta turkieraz eta arabieraz hitz egiten duten herrialdeetako juduena ere.
Literatura [aldatu]
- Shmuel Yosef Agnon. Israel. (1888-1970).
- Isaac Bashevis Singer. Polonia / AEB. (1902-1991).
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Hebreeraren Akademiaren webgunea