Zelote

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zelote deritzona Israelen I. mendean sortu zen mugimendu politiko nazionalista bat izan zen, Judas Galilearrak sortu zuena Jesus jaio eta gutxira. Izena, hebreerazko qanaimetik dator (hebreerazko alfabetoan קנא, "grindu") bere kideek izan zuten Yahvehganako grina (Zenbakiak 25:10-11, 1 Erregeak 19:10).

Bere xedea Erromatar Inperiotik independentea zen Judea bat borroka armatuaren bidez lortzea zen, 66-73ko Lehen Gerra Judu-Erromatarra edo Judutar Matxinada Handian gertatu zen bezala, honetan Jerusalenen kontrola hartu zutelarik hiria erromatarrek hartu zuten arte, Jerusalemeko Tenplua suntsitu zutenak, eta hiru urte beranduagoa Masada gotorlekua okupatu zuten arte, zeloteen azken babeslekua zena, honen denfendatzaileek euren buruaz beste egin ondoren.

Zeloteak euren garaiko judaismoko alderdirik erradikalena izan ziren, sarri beste alderdi batzuei, farisearreik eta saduzearrei kasu, aurre eginez, hauei "diru gosea" izatea leporatzen zielarik. Zelote hitza, zenbait hizkuntzatan, erradikalismo militantearen edo zorrozkeriaren baliokide izatera pasa da.

Historialariren batzuk historiako lehen talde terroristetako bat bezala hartzen dute, euren ustez erromatarrei laguntzen zieten zibilak hiltzen baitzituzten, beste batzuei, gauza bera egitea eragozteko. Zelote mugimenduaren barnean, sikario bezala ezagutzen zen alderdi erradikaldu bat bere neurriz kanpoko indarkeriagatik eta sektarismoagatik nabarmendu zen.

Judas Galilearra aipatzen da alderdi honetako liderrik garrantzitsuenetakotzat, eta Judean eginiko lehen erroldan egin zituen ekintzengatik gogoratzen dena, Apostoluen Eginak 5:37an agertzen den bezala. Itun Berrian ezaguna da jendetzak Barrabas askatzea erabakitzen duen atala, preso hartua izan zen lider zelote bat izan zitekeena, Jesus Nazaretekoaren ordez, zelote mugimenduak garai hartan zuen ospearen lekuko delarik.

Jesusen ikasleetako bat, honek propio apostolu bezala aukeratua, ziuraski mugimendu honetatik zetorren, argi eta garbi izendatzen baita Simon Zelotea bezala Lukasen Ebanjelioa 6:15en. Lukasek egiten duen transkribapen honek ζηλωτην zelotei, Markosen καναναιον kananaion transkribapen greziarrarekin eta Mateoren καναναιος kananaios transkribapenarekin kontrastatzen du, azken bi hauek, argi ikusten denez hebreerazko qanaim edo aramaikozko kanan hitzei erreferentzia egiten dietelarik. Aldiz,pentsatu izan da, horretarako inongo frogarik egon gabe Juda Iskariote "Judas Sikarioa" zela. Baina etiopiar ebanjelio apokrifoa den "Gure Jaun Jesukristoren Ituna Galilean" Juda zelote bezala aipatzen da bigarren ataleko 12. bertsikuluan, non Simon Kananearraren seme bezala errekonozitua den. Iskariote izena ishi-kariothetik, sikarioen sastakai kurbo beldurgarria, datorren ezizen bat baino ez litzateke izango.