Santa Maria kaleko 20, Isasagatarren etxea

Koordenatuak: 43°03′13″N 2°10′43″W / 43.05358°N 2.17856°W / 43.05358; -2.17856
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria kaleko 20, Isasagatarren etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Ordizia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′13″N 2°10′43″W / 43.05358°N 2.17856°W / 43.05358; -2.17856
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea78

Santa Maria kaleko 20 etxea Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen Ordizia udalerrian kokatzen den etxea bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina XVI. mendekoa da. Isasaga familiak Ordizian zituen etxeetako bat da. Hori horrela Ichasagaeche izenaz ezagutu izan da 400 urte baina gehiagoan. 500 urte inguruko eraikina Ordiziako eraikin zaharrenetakoa da. Eraikineko lehen solairuan sagardotegia izan zen XX. mendean. Eraikin honetan aipagarriak dira sarrerako harlanduzko arkua eta egurrezko egitura. Barnealdean gurutze ganagadun sabaia duen eskilara dauka baita ibai harriekin egindako zorua sarrera-atarian.

2020an eraikinak su hartu zuen hirutan. Lehenengoz apirilaren 22ko goizean eta bigarrengoz egun bereko arratsaldean. Bi egun beranduago berriro hartu zuen su. Ikerketak suaren jatorria sabotaia zela ondorioztatu zuen eta emakume bat atxilotu zuten. Suhiltzaileen eskuhartze bizkorrak eraikina garretatik salbatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]