Sarrera-irteerako unitate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera-irteera unitatea informatika arloan, periferikoen eta PUZen arteko konexioak edo informazioaren trukeaz arduratzen den gailu elektronikoa da. Periferikoen eta PUZen arteko konexioak edo informazioaren trukeaz arduratzen da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera/irteera sistema, bi ataletan zatitu daiteke:

  • Periferikoak: Kanpoarekin komunikazio zuzena ahalbidetzen dute. Motak:
    • Memoria lagungarria eta bigarren mailako memorien periferikoak: gailu hauetan gordetzen den informazioa memoria nagusira pasatu behar da tratatu nahi bada. Adibidez: danborrak, zintak, diskoak...
    • Datuen sarrera/irteerako periferikoak, era lokalean. Adibidez: inprimagailuak, teklatuak, pantailak...
    • Datuen komunikaziorako periferikoak: urrutiko periferikoekin komunikatzeko.
  • Interfazea: Memoria zentrala edo PUZa eta periferiko arteko komunikazioa ahalbidetzen duen hardware/software sistema da. Hau da, prozesadore zentrala eta periferiko arteko diferentziak ebazteko erabiltzen diren zirkuitu multzo eta programak dira. Diferentzia hauek izan daitezke: transmisio abiadura, datuen formatua, eragiketak egiteko era.

Informazioaren trukea egiteko ondorengo eginkizunak egin behar dira:

  • Norabidetzea: Sarrera/irteerako gailua aukeratu
  • Datuen transferentzia gailura edo gailutik
  • Sinkronizazioa: Periferikoen funtzionamendua PUZtik independentea delako.

Datuen transferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PUZa edo memoria nagusia eta periferiko arteko datuen edo informazioaren transferentzia lau eratara egin daiteke:

  • Datuen trantsitua kontuan izanik:
    • Sarrera/irteera programaz kontrolaturik
    • Sarrera/irteera zuzeneko memoria atzipenaz
  • Sinkronizazio denborak kontuan izanik:
    • Sarrera/irteera asinkronoa
    • Sarrera/irteera sinkronoa

Datuen trantsitua kontuan izanik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera/irteera programaz kontrolaturik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instrukzio berezi batzuk exekutatuz datu baten sarrera edo irteera lortzen da. Instrukzio hauek IN eta OUT izan ahal dira. Ordenagailuak honelako edo antzerako instrukzio bat exekutatzen duenean S/I eragiketa bat ematen da. Eta kontrol unitatean honelako instrukzio bat deskodetzen duenean, periferikoaren helbidea eta beharrezko diren kontrol seinaleak kanpora bidaltzen ditu. Eta datua jasotzeko edo bidaltzeko ere arduratzen da. Orduan esan dezakegu, PUZa transferentzia egiteaz arduratzen dela, S/I instrukzioak, exekutatzen eta sinkronizazioa jartzen. PUZa baino abiadura txikiagoa dituzten periferikoekin erabiltzen da.

Sarrera/irteera zuzeneko memoria atzipenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Periferiko gailuak abiadura handikoak direnean eta transferitu behar diren datu blokeak, memoria nagusirantz edo nagusitik, handiak direnean, orduan S/I zuzeneko memoria atzipena erabiltzen da. Hau da, zirkuitu kontrolatzaile bat dago, DMA kontrolatzailea, eta memoria nagusia eta gailu arteko datuen transferentzia zuzena ahalbidetzen du, PUZak parte hartu gabe.

DMA kontrolatzailea beste S/I gailu bat bezala konektatzen da busari.

Sinkronizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi era daude:

Sinkronizazioa egoeraren kontsulta bidez (inkesta)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo honetan sinkronizazioaz PUZa arduratzen da, aldizka gailu guztiei beraien egoeraz galdetuz. Hau egoera erregistroa irakurriz egiten da, eta honek esaten digu gailua prest dagoen informazioa bidaltzeko edo jasotzeko, eta ere bai arazorik badituen,… Sinkronizazio metodo hau erabiltzeko PUZa eta periferikoak interfaze egoki batekin komunikatu behar dira.

Metodo hau sinplea eta malgua da baina oztopo batzuk baditu:

  • Inkesta sistematikoa izan behar da, hau da programatzaileak programan sartu behar du.
  • Inkesta sarritan egin behar da.
  • Sarritan PUZaren denbora galtzen da, transferentzia gabeko gailuak kontsultatzen.
  • Periferiko askorekin arazoak larritu egiten dira, gehien bat batzuk azkarragoak direnean.

Etenduren bidezko sinkronizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailuak edo beraien kontrolatzaileak sarrera/irteerako eragiketa baten parte hartu nahi dutenean, PUZan dagoen programaren exekuzioa eteten dute. Hau kontrol busaren lerro berezi batetik egiten da, INTR (eten eskaera). Honela, PUZak periferikoaren egoera ez du aztertu behar eta denbora hau beste eragiketa batzuetan erabili dezake.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]