Scent of a Woman

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:38, 22 urtarrila 2016

Scent of a Woman (euskaraz Emakumearen Esentzia) 1992ko Martin Brest estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Giovanni Arpino idazlearen Il buio e il miele (Iluntasuna eta Eztia) eleberrian oinarritua dago, era berean, hartan oinarritu zen 1974ean Dino Risik zuzendutako Profumo di donna (Emakumearen Perfumea) italiar filmaren berregokitzapena ere bada. Al Pacino eta Chris O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen, azkenean bat irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Al Pacino). Hiru Urrezko Globo Saria ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charlie Simms (Chris O'Donnell) familia txiro bateko senidea den ikasleak unibertsitaterako prestaketa ikastetxe pribatu batean ikasteko beka bat jaso berri du.

Eguberrietan jaiotetxera itzultzeko hegaldia hartzeko dirua lortzeko asmoz, Charliek AEBtako ofizial erretiratua den Frank Slade (Al Pacino) teniente kolonela zaintzeko lana onartuko du: adin ertaineko gizon itsu eta ozpindua. Sladek New York hiria bisitatzea erabaki duenez, Charlie Simms bidai lagun izatea nahi izan du. Baina jada hasieratik kolonelak Charlieri oztopoak jarriko dizkio, gaztearen harekiko hurbiltze edo laguntze saiakerak zapuztuz eta aldi berean bizitza lezioa emanez.

Charliek Frank Slade tenientea New Yorken barna gidatzen duen bitartean, ikastetxean arazo handi bati aurre egin beharko dio, bere ikaskideek ikastetxeko zuzendaria dn Trask jaunari (James Rebhorn) gustu txarreko txantxa bat egin ondoren txantxaren ardura berari leporatu nahi baidiote. Arazoa txantxarn egileen nortasuna Charlie eta George Willis, Jr. ikaskideak (Philip Seymour Hoffman) bakarrik ezagutzen dutela da, azken hau ikastetxearen ongile edo diru-emailearen semea. Zuzendariak bi ikasleak ikastetxetik kaleratzeaz mehatxatuko ditu, Charlie abagune estuan jarriz, bere Unibertsitaterako sarrera gai onek baldintzatua izango dela adierazten baidio. Ikaslearen ezezkoak Trask zuzendaria sumindu eta ikasleari zintzoa izan edota ondoriok jsngo dituela aipatuko dio. Bidean, bai ikasleak nahiz ofizial erretiratuak gura duten aukera zuzena hautatuz lor dezaketela jabetuko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak