Schwarzschilden erradio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Schwarzschilden erradioak Schwarzschilden zulo beltz deritzon zulo beltz esferiko eta estatiko baten gertaeren mugaren erradioa zehazten du. Karl Schwarzschild alemaniar astronomoaren omenez izendatu zen, honek 1916an Einsteinen ekuazioen soluzio zehatz hau kalkulatu eta gero.

Beraz, masadun objektu esferiko baten erradioa bere masari dagokion Schwarzschilden erradioaren berdina edo txikiagoa denean zulo beltz esferiko bilakatzen da kolapso grabitazionalaren ondorioz.

Adierazpen matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schwarzschilden erradioa masaren mende baino ez dago, eta honela adierazten da:[1]

non

rs Schwarzschilden erradioa den;
G grabitazio unibertsalaren konstantea den, 6,67 × 10-11 N m2/kg2;
M objektuaren masa den;
c argiaren abiadura hutsean den, 299 792 458 m/s.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agirregabiria, Juan M.. (2012ko urriaren 3a). Grabitazioa eta kosmologia. Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-9860-710-9. (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 4a).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]