Grabitazio unibertsalaren konstantea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Grabitazio Unibertsalaren Konstantea gorputzek eragiten duten grabitatearen intentsitatea zehazten duen konstantea da. Orokorrean G ikurraz edo, gutxiagotan, gamma letraz adierazten da eta Newtonek azaldutako grabitazio unibertsalaren legean zein Einsteinen erlatibitate orokorraren teorian agertzen da.

Bere balorea kilogramo banako bi gorputzek, metro bateko distantzian sortzen duten indar grabitatorioa (Newtonetan):

 G  = \left(6.6742 \plusmn 0.0010 \right) \times 10^{-11} \ \mbox{N} \ \mbox{m}^2 \ \mbox{kg}^{-2} \,
 = \left(6.6742 \plusmn 0.0010 \right) \times 10^{-11} \ \mbox{m}^3 \ \mbox{s}^{-2} \ \mbox{kg}^{-1} \,

Ikusten denez, konstante honetan onartutako errorea oso handia da; beste edozeinetan onartutakoa baino askoz ere handiagoa. Honek Eguzki Sistemako gorputzen masen neurketa zehatza ezintzen du.

Lehenengo neurketa fidagarria Henry Cavendish fisikari britaniarrak egin zuen, 1798an argitaratu zen saiakuntza ospetsuan. Honetan lortu zen errorea %1ekoa zen gutxi gorabehera.