Sehetepibra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sehetepibra Hornedyheritef sa Kemau edo Sehetepibra II.a, "Raren bihotza asetzen duena", Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen. Bi urte inguruz gobernatu zuen, K. a. 1738 inguruan.

Sehetepibra bezala agertzen da Turineko Errege Kanonean, VI,12 erregistroan.

Gobernari hau, ziuraski, jatorri asiarrekoa zen, bere izenak, Hornedyheritef sa Kemau "Horusek bere aita babesten du, asiarraren semea" esan nahi baitu.

Litekeena da Hetepibra deritzon faraoi bera izatea, eta S hasierako zeinurik ez duen idazkuna akats bat izatea (Kim Ryholt).

Amenemhat I.ak ere, tronu izen bezala, Sehetepibra zeraman, eta, ondorioz, batzuetan, Sehetepibra izeneko faraoi hau, Sehetepibra II.a bezala deitua da.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tell el-Dabako bere jauregiaren hondar gutxi batzuk baino ez dira geratzen.

Errege honi, gainera, Jerikon aurkitutako eskarabeo bat ere ematen zaio.


Aurrekoa
Semenkara
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Suadyekara