Egiptoko XIII. dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egiptoko XIII. dinastia Egiptoko bigarren tarteko aroaren hasieran sortu zen. K. a. 1760tik K. a. 1630 arte irauten du.

Egiptoko XII. dinastia leinu familiar bat zen bitartean, XIII. dinastiako gobernariek ez ditu behar adina aginte, ia ez dute leinu bat sortzeko ahalmenik eta euren agintaldiek urte gutxi batzuk edo batzuetan hilabete gutxi batzuk baino ez dute irauten. Horietako asko militarrak edo atzerritar kananearrak dira.

Gobernari hauek boterera sarri usurpazio bidez iristen dira, eta normalean ez dute herrialde osoan agintzen, euren autoritateari beste usurpatzaile lokal batzuek aurka egiten zioten. Argi dago oinordekotza eskubidea bera ere zalantzan ere jarri izana.

Sebek-hotep IV.a.
Louvre.

XIII. dinastian hurrenez hurren Uaseten (Tebas) eta hiriburu administratiboa zen Ity-Tauyn (El Lishtetik gertu) bizi izan ziren bi leinu ezberdintzen dira.

Herrialdea hiru lurralde administratibotan banatzen da: Iparraldea, Niloren delta eta Menfiseko eskualdea ordezkatzen duena, hegoaldea, El Fayumetik Nubiara doana, eta hegoaldean baita ere Tebas eta bere eskualdea hartzen duen zatia.

Oreka eta egonkortasun garaiak ordena falta eta gerrila garaiekin txandakatzen dira. Paradoxikoki, tronua etengabeko beldurren ondorioz asaldatzen den bitartean goi funtzionarioek euren karguetan jarraitzen dute, erresumaren administrazioa antolatuz.

XIII. dinastiak, ordea, ia ez du aldaketarik egiten Egiptoren arte eta aktibitatean, eta, horren ondorioz, egiptologoren batzuk ez dute tarteko bigarren aroaren barnean hartzen.


Aurrekoa
Egiptoko XII. dinastia
Egiptoko XIII. dinastia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XIV. dinastia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko XIII. dinastia Aldatu lotura Wikidatan