Seinen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Seinen (japonieraz: 青年?) , literalki «gizon gaztea», 18 urtetik gorako gizonezko ikusleria batera zuzendutako manga eta animeko kategoria da. Anime mota hau sofistikatuagoa izateko joera dauka, shōnen kategoriarekin alderatuz. Lantzen diren gaien artean sexua, bortizkeria eta politikarekin harremana duten aferak aurki genitzake.

Noizean behin shōnenarekin nahasten da, seinenek estilo artistikoei dagokionez aniztasun handiagoa duen arren, abangoardismoa baita pornografia ere erakusten duten bilbe helduagoak biltzen, esplizituegiak diren agerraldiak alde batera utzita. Argumentuan hanpadura handiagoa aurki daiteke eta horren ondorioz egintza zuzenari emandako garrantzi gutxiagoa. Pertsonaiak eta haien elkarrekintzak sarritan shōnenen baino garatuagoak izaten ohi dira.

Orokorrean, seinen animea errealitatearekin daukan harremana sendoagoa izatera jotzen ohi du, egiazkotasunezko sentipena emendatzen duten erantsitako xehetasun ugariekin, baita fantasiazko elementuekin ere, zein logikazko errealitatea adierazi nahi baitute. Jakina nabarmendu beharko litzateke estilo-ildo hauek generoaren orokortzeak direla, eta horietako ezaugarrietatik bat ere ez duen saila seinen gisa izan daiteke sailkatuta ere bai, benetan baldin bada hori zuzenduta dagoen ikusleentzako.

Seinen identifikatzeko erabil daitekeen elementu bat ikusle gazteei bideratutako edukietan aurki ditzakegun kanjien gainean kokatutako furiganaren gabezia litzateke. Furiganarik ez balego ikusleek kanjiak ulertzeko eta irakurtzeko gai izango liratekeela esan nahiko luke, helduek duten gaitasun gisa.

Emakumezkoentzat zuzendutako baliokidea josei izendatutako generoa litzateke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]