Shattiwaza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shattiwaza, Mitanniko errege bat izan zen, K.a. XIV. mendearen bigarren erdialdean errege izan zena.

Tushrattaren semea, ihes egin behar izan zuen bere aita hila izan zenean, Shubiluliuma I.aren hititar gortean aurkeztu zelarik, non, bere tronua berreskuratzeko laguntza eskatu zuen. Hititar erregeak, gogo onez hartu zuen, bere alabarekin ezkondu zuen eta tropak eman zizkion, hauekin, Shuttarna III.a usurpatzailea garaitu eta tronura igo ahal izan zelarik. Ekintza honekin, Shubiluliumak, ezkutu bezala funtzionatzen zuen estatu bat ziurtatzen zuen, geroz eta indartsuago agertzen ari zen Asiriagandik banatzen zuena.

Bi izen ofizial erabili zituen mitanniar errege bakarra izan zen. Lehena, Shattiwaza, Mattiwaza edo Kurtiwaza, indoeuropar jatorrikoa zen. Bigarrena, Kili-Teshup, hurritar jatorrikoa zen. Ustez, Mitanniko erresuma eratzen zuten bi biztanleria zatiak pozik uzteko egin zuen.

Shubiluliuma K.a. 1322an hil ondoren, hititar laguntza amaitu zen, Ashur-uballit I.a errege asiriarrak Mitanni inbaditzeko probestu zuena, bere gainbeheraren amaieran sartu zena, bi zatitan banatuta geratuz, bata, mendebaldean, hititar protektoratu bezala, eta bestea, ekialdean, Khanigalbateko asiriar probintzia bezala.


Aurrekoa
Shuttarna III.a
Mitanniko erregea
K.a. 1350-K.a. 1320
Ondorengoa
Shattuara I.a