Ashur-uballit I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ashur-uballit I.a edo Assur-uballit I.a (K. a. 1365-K. a. 1330), Asiriar Inperioko erregea izan zen. Bere erregealdiak, Asiriaren suspertzearen hasiera adierazten du, inperio bat ezarriz (mesoasiriar inperioa), lau mendez iluntasunean egon ondoren.

Ashur-uballit I.aren gobernupean, Asiriak, gainetik kentzen du, behin betirako, Mitanniren domeinua. Shubiluliuma I.a errege hititak Mitanni eraso ondoren, azken erresuma hau gainbehera joan zen, eta, honela, botere harremanetan aldaketa bat egon zen inguruan, Asiria tokiko potentzia bihurtuz.

Ashur-uballit I.ak hala ulertzen du eta "Errege Handi" titulua onartzen du, bere aurretik egon ziren erregeek sekula erabili ez zuten titulua, gainontzeko potentzietako erregeek pareko bat bezala onartua izan gabe, Asiriaren indar militarra gailendu zen arte. Egiptoko Akenaton faraoiarekin harremanetan jarri zen, eta bere alabetako bat, Babiloniako erregearen semea zen Karakhardashekin ezkondu zuen, honengandik, seme bat izan zuelarik, Kadashman-Kharbe I.a, Babiloniako tronua heredatuko zuena, baina, heredatu eta gutxira, hila izan zena. Erantzun bezala, Ashur-uballit I.ak Babilonia eraso eta tronuan, bere birbiloba zen Kurigalzu I.a jarri zuen, hau oraindik umea zela, horrela, Babilonia kontrolpean mantentzea lortuz. Mendebaldean, Asiriak, Mitannik Khabur ibaiaren arroan utzitako botere hustasuna betetzeagatik borrokatzen du, Ninive bezalako hiriak hartuz.


Aurrekoa
Eriba-Adad I.a
Asiriako Erregea
K. a. 1365-K. a. 1330
Ondorengoa
Enlil-nirari