Shijima Virgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shijima Virgokoa
Saint Seiya universe (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Shijima Virgokoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga den Saint Seiya Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Virgoko urrezko zalduna da XVIII. mendeko Hadesen aurkako gerra santuaren garaian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen agerpena Next Dimension mangan Atenea, Kronosek bere telomeroekin jolastu ondoren, Atenearen tenpluan haur bat bezala erortzen denean da. Atenearen inguruan garaiko patriarka, Cardinale Piscisekoa eta Shijima daude. Cardinalek berehala nabaritzen du patriarka traidore bat dela, baina, honi eraso ordez, Shijimari erasotzen dio bere arrosa gorriekin. Ondoren, une batez, patriarka bakarrik geratzen da Atenearekin, baina Shijimak susmo txar bat sentitzen du bere tenplurantz doanean eta patriarka eta Ateneagana itzultzen da, eta patriarka jainkosa hil nahian ikusten du. Shijimak Atenea salbatzen du eta berarekin abiatzen da tenpluetan behera, Cardinalek jaurtitako arrosa gorriaren pozoiak apur bat ahulduta.

Laster igarotzen du Cardinalek zaindutako Pisciseko tenplua, Atenea beraren laguntzarekin, baina, berehala, Odysseus Ofiuchusekoaren mezulariak diren zenbait suge agertzen dira, eta horietako batek, Samael izenekoak, jainkosari horzka egiten dio, pozoituz, eta pozoitik libratzeko Odysseusen laguntza ezinbestekoa izango duela esanez. Hortik aurrera urrezko zaldunak eta jainkosak jaisten jarraitzen dute, Aquariuseko tenplura iritsi arte. Bertan Mystoria Aquariusekoarekin topo egiten dute, eta, hasieran, Shijimak berari uzten dio Atenearen zaintza, baina une horretan bertan Hyôga Beltxargakoa iristen da eta Aquariuseko urrezko zaldunarekin borrokatzen du, azkenean, Beltxargako zaldunak Aquariusekoa Atenearen zaintza berari uzteko konbentzituz.

Shun Andromedakoa eta Tenma Pegasokoa Virgoko tenplura iritsitakoan, Shijimaren hondar irudi bat agertzen da euren aurrean, naiz eta urrezko zalduna une horretan bertan fisikoki Virgoko tenpluan egon ez. Shunen atzealdean, berehala, Shaka Virgokoaren irudi bat agertzen da, hondar irudi bat, Shun Virgoko oinordeko zalduna izango dela adierazten duena. Eta Shijima eta Shakaren irudiak borrokan hasten dira, azkenean, Shakarenak irabaziz. Shijimaren irudiak brontzezko bi zaldunei zergatik lagundu dien galdetzen dio Shakarenari, eta honek, Shun Virgoko zaldun bezala bere oinordekoa izango dela adierazten dio.

Apur bat beranduago, Suikyo Garudakoa iristen da Virgoko tenplura, eta Shijimak, bere tenplua zainduz, Hadesen inframunduko epailea lau ateren artean aukeratzera behartzen du. Suikyok heriotzaren aukeratzen du, baina, Atenearen laguntzarekin, azkenean, Virgoko tenpluaren ondoan dagoen Sahats Bikien Lorategian amaitzen du. Suikyok garai batean bere armajantzia izan zen Craterisekoa ikusten du, kopa baten eran. Kopa horretako urak bertan begiratzen duenaren etorkizuna adierazten duela gogoratuta, bertara hurbiltzen da, baina ez du bere islada ikusten, laster hilko denaren seinale. Handik irten aurretik, sahatsetatik eroritako petalo batzuk hartu eta bertan zerbait idazten du. Airera jaurti eta Shijima dagoen tokira iristen dira horietako bi. Batean 10 eta bestean 3 jartzen dutenak, Santutegiko hamairugarren tenplua adierazten dutenak, Ophiuchusekoa, Escorpius eta Sagitariuseko tenpluen artean egongo litzatekeena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]