Sinekdoke

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sinekdoke Erretorikan tropo bat da, hau da, bi terminoen arteko izen aldaketa. Hitza grezieratik dator: συνεκδοχή, euskaraz “ondokoaz ordezkatzea”. Metonimiarekin antzekotasun handia du eta batzuetan bereiztea ez da erraza; idazle batzuek biak metonimia bezala aipatzen dituzte. Metonimian bi terminoen arteko lotura kausa, espazio, denbora erlazioetan ematen den bitartean, sinekdoken lotura hori “osoaren eta partearen arteko erlazioan oinarritzen da, hots, osatze kuantitatiboan”.[1] Adibidez, “gizakia gaur libreago da” esaten badugu, “gizaki” horren atzean pertsona guztiak daude, espezie osoa dago, gizonak zein emakumeak.

Norbaiti “lau begi” deitzen badiogu, sinekdoke bidez izena aldatu diogu.

Figura erretoriko hau oso ohikoa da deskribapenetan. Esaterako norbaiti “sudur luze” bezala aipatzen badiogu, sinekdoke baten bidez atal baten bitartez osotasuna adierazi egin dugu.

Sinekdoke motak

  • Hitz abstraktua hitz konkretuaren ordez:[2]
“Gazteria oso kritikoa da”. Gazteria= gazteak
  • Esnahai orokorragoko hitz bat mugatuagoko baten ordez.
“Hiri osoak greba egin zuen”. Hiria=biztaleak
  • Gaia objektuaren ordez:
“Pistolazaleak berunak atera zituen”.
  • Singularra pluralaren ordez:
“Emakumeak eskubide guztiak behar ditu”.
  • Zenbatzaile zehaztu bat zehaztugabe baten ordez:
“Hamaika aldiz erori da”.
  • Espeziea generoaren ordez eta alderantziz:
“Mutik horrek hamalau apiril ditu”. Apirilak=gaztea.

Ikusi, baita ere

Erreferentziak

  1. Xabier Altzibar, 698.or.
  2. Ibidem.

Bibliografia

Kanpo loturak