Erretorika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Demostenes, Atenasko hizlaria, oratoria praktikatzen Jean Lecomte du Nouÿ margolariaren irudiz (1842-1923).

Erretorika hitza grezieratik dator, ρητορική, eta euskaraz "hizlari batzarrean" esan nahi du. Latinez ars rhetorica bezala ezagutu zen, "hizlariaren artea". Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegiak horrela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki oratoria generoan. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute". [1] Honen arabera erretorika pertsuasioaren artea izango da eta hori modu egokiz aurrera eramateko lengoaiaren teknikak, prozedurak ikertuko eta antolatuko ditu.

Erretorika, aipatu dugunez, Grezian sortu zen. Hasiera batean haren interesa ahozko hizkuntzara bideratu zen. Ondoren, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan zen ahala, testuak ere aztertu zituen, bereziki Erromako garaietan. Erdi Aroan zehar eta XIX. mendera arte irakaskuntza garrantzi handia izan zuen, bereziki jakintza humanistikoetan. Gaur egun erretorikak indar berritua jaso izan du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikus daiteke: Literaturan, Politikan, Publizitatean; esan daiteke ikus-entzunezko munduan ere erretorika berezi bat lantzen ari dela: irudien bitartez metaforak, sinboloak, pertsonifikazioak erraz adieraz daiteke.

Erretorikaren urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Inventio: gaia, ideia aukeratu
  • Dispositio: gaia antolatu, ordenatu (bukaeratik hasi)
  • Elocutio: pentsatu bezala adierazi (kantatu)
  • Actio: doinu eta keinu egokiak erabiliz egin ere
  • Memoria: bat-batean egiteko memoria landu.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Altzibar, 240 or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erretorika Aldatu lotura Wikidatan