Sinusitis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sinusitis
Sailkapena eta kanpo baliabideak
Maxilar sinusites.jpg
Gaixotasuna maxilar batean.
GNS-10 J01, J32
GNS-9 461, 473
DiseasesDB 12136
MedlinePlus 000647
eMedicine article/232670
MeSH D012852
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Sinusitisa aurpegiko hezur-sinuak estaltzen dituen mukosaren hantura da, sarritan infekzioek, alergiek edo autoimmunitate-faktoreek eragindakoa. Gaixotasuna era akutuan eta era kronikoan agertzen da. Lehenak hiru aste baino gutxiago irauten du, eta bigarrenak hiru hilabete baino gehiago irauten du.

Koadro klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazienteak handitutako sinuaren aldean mina izaten du, sukarra izan lezake edo ez, sudurra buxatua, errinorrea, zefalea larria eta beste hainbat sintoma izan litzake. Edozeinetara ere, sendagilearengana joatea gomendatzen da, eritasun onbera izanik ere, batzuetan, behar bezala tratatzen ez bada, konplikazio larriak ager daitezkeelako.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuarengana jotzea beharrezkoa izanik ere, badira lagungarri gerta litezkeen neurri orokor batzuk: besteak beste, likidoak eta elikagaiak neurriz hartzea (jateko gogorik ez badago, elikagaiak neurri txikitan hartzea), alergiaren kontrako tratamenduak prebentzio gisa egitea eta faktore kaltegarriak (tabako-kea, alergikoak, poluzioa eta abar) saihestea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinusitis Aldatu lotura Wikidatan