Gaixotasun autoimmune

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gaixotasun autoimmuneak immunitate-sistemaren funtzionamendu okerraren ondorio dira, alegia, organismoak bere buruarekiko duen tolerantzia apurtzen denean (autotolerantzia). Gaitz hauen oinarria gorputzaren berezko antigenoak eta kanpoko antigenoen arteko desberdintasuna ez ezagutzean datza.

Immunitate-sistema organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez (linfozitoak, antigorputzak, makrofagoak, konplementua...) organismoak mikrobio patogenoei eta zelula arrotzei aurre egiten die, eragile horien jarduera deusestatuz. Zuzen funtzionatzen duenean, immunitate-sistemak kanpoko birus edo bakterioen aurka organismoa babesten du.

Gaixotasun autoimmunea dagoenean, aldiz, immunitate-sistemak ez du berezko eta arrotzaren arteko bereizketarik egiten, eta organismoaren elementu batzuei (ehun, organo edo molekulei) eraso egiten die. Organismoak bere buruari kalte egiten dio, funtsean.

Autoimmunitatearen kausen artean honakoak daude:

  • Molekulen mimetismoa.
  • Superantigenoak.
  • Traumatismoak

Autoimmunitatea pairatzeko joera genetikoa dago, histokonpatibilitate molekula batzuen presentziarekin lotutakoa dirudienez.

Eduki-taula

Gaitz autoimmuneen sailkapena etiologiaren arabera [aldatu]

Antigorputzengatikoak [aldatu]

Immunokonplexuengatikoak [aldatu]

T linfozitoengatikoak [aldatu]

Zenbait gaitz autoimmune [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]