Kutsadura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortu dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.

Kutsadura egon ahal izateko kutsatzen duen substantzia kantitate nahikoan egon behar du, naturan desoreka minimo bat egoteko. Kantitate hau kutsatzen duenarekiko erlatiboa izango da, masa edo bolumenaren arabera, honi kontzentrazioa deitzen zaio.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Uraren kutsadura»

Mota hau uretan gertatzen da. Uretan material kimiko edo nuklearrak sartzen ditugunean ematen da, eta uretan alterazio txar bat sortzen du. Kasu ezagunenak, lantegietan ematen dira, zakarra uretara botatzen dutenean.

Airearen kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Airearen_kutsadura»

Mota hau airean gertatzen da. Airean energia, gas edo material kutsakor bat botatzen dugunean gertatzen da. Material horiek atmosferarekiko arazo edo gaitz bat suposatu behar du, kutsadura atmosferikoa dela esateko.

Lurraren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren_kutsadura»

Kutsadura mota hau lurrean gertatzen da. Lurrean, batez ere naturan gizakiak botatzen dituen gauzaki artifizialek eragiten dute kutsadura; naturak ere lurraren kutsadura sor dezake, baina gehienetan gizakiak sortzen du.

Kutsadura erradioaktiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kutsadura_erradioaktibo»

Mota hau edozein tokitan ematen da. Edozein tokitan material erradiaktibo bat dagoenean gertatzen da, naturala edo artifiziala izan daiteke.

Argiak sortutako kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Argi kutsadura»

Argi pilaketa handiak sortzen duen kutsadura da, kutsadura hau hiri handietan ematen da.

Soinuak sortutako kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Soinu kutsadura»

Toki espezifiko batean behar baino gehiago soinu dagoenean ematen da, gizakiei izugarrizko mina sortu diezaieke.

Kutsatzaileen Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kutsatzaile ez degradagarriak: Kutsatzaile hauek, ez dira deskonposatzen naturaren bidez. Adib: merkurioa eta beruna. Kutsatzaile hauek naturan arazorik sortu ez dezaten,bi modu daude: materialak naturarekin kontaktuan ez jartzea edo materialak birziklatzea eta berriro erabiltzea. Behin ura ,lurra edo airearekin kontaktuan jartzen direnean oso zaila eta garestia da deuseztatzea, eta batzuetan ezinezkoa.
  • Kutsatzaileak degradazio geldoarekin: Substantzia hauek naturarekin kontaktuan daudenean hamarkadak edo batzuetan gehiago behar dute desagertzeko. Material hauek DDT-ak izaten dira gehiengoak plastikoak dira.
  • Kutsatzaile degradatzaileak: Kutsatzaile hauek denbora laburrean degradatzen dira, modu naturalean, fisikoan, kimikoetan edo biologikoan.
  • Kutsatzaile biodegradatzaileak: Kutsatzaile hauek modu kimiko sinple batean, beraiek baino sinpleagoak diren forma kimiko batean bihurtzen dira, material horiei kutsatzaile biodegradatzaileak deitzen zaie. Adibide onena erreketatik pasatzen diren giza-hondakinak dira, non berehala bakterien ondorioz desagertzen diren.

Efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela gutxi, Hego Kaliforniako Unibertsitateko adituek, lehen aldiz frogatu egin dute orain arte susmo bat baino ez zena: hiri handietako kutsadurak osasun kardiobaskularra mindu dezake. Frogatu zuten hiri handietako aireak arterien paretak loditzen zituela, arteriosklerosia sortuz.

Frogatu berri da, bestalde, urte askotan zehar aire kutsatua arnastea, prozesu isil eta mingarri bat dela, eta denborarekin bihotza izugarri mintzen duela, bihotzekoak sortuz.Arnasten baditugu 2,5 mikrometro baino txikiagoak diren aire partikulak, biriketan izugarrizko gaitzak sortu ditzakete eta arterietan izugarrizko gaitzak. Biriketan 10 mikrogramo metro karratu bakoitzeko, arterien pareta %5,9 gehiago lodituko da. Keak dira gauza mingarrienak, baina mingarrienak tabakoarena eta kotxeenak dira. Airea garbitzeko jarriko dituzten arau berriekin airearen kalitatea asko hobetuko da.

Baina gure babes natural handiena, ozono geruza zen, eta orain guk sortzen ari dugun kutsaduraren ondorioz (batez ere bromo eta kloroarekin) gure ozono geruza suntsitzen ari gara. Honek berotegi efektua sortu du, eta CO2 kontzentrazioa handitzen ari da. Horren ondorioz gas kutsatzaileak atmosfera barruan geratzen ari dira kutsadura handituz.

Babes neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra garaiko fabrika bat.

Hainbat dira har ahal diren babes neurriak kutsadura saihesteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kutsadura