Sirinx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pan eta Siringa, François Bucherrena. 1759

Sirinx edo Siringa (antzinako grezieraz Σΰριγξ Sÿrigx), greziar mitologian, Arkadiako naiade bat zen, adarrez eginiko arku batekin ehizatzea gogoko zuena.

Pan jainkoak, egun batean, Lizeo menditik jaisten ari zela aurkitu zuen, berataz maitemindu zen eta bere atzetik abiatu zen, Ladon ibaira bota zen arte. Han, erabat harrapaturik, laguntza eskatu zien bere ahizpa ninfei, nortzuk, hunkiturik, kanaberadi bihurtu zuten.

Pan iritsi zenean, haizeak kulunkatutako kanaberak besarkatzerik baino ez zuen izan, eta eragiten zuten zurrumurrua hain gogoko izan zuen, kanabera horiekin, musika tresna berri bat sortzea erabaki zuela. Honela, siringa sortu zuen (honela, ninfaren omenez deitua).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirinx Aldatu lotura Wikidatan