Sistro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sistro metalikoa: Ägyptisches Museum, Berlin.

Sistroa antzinako musika tresna bati ematen zaion izena da, uztai edo perra formaduna, platertxo metalikoak zituena, hagatxo batzuetan sarturik, astinduz soinua ateratzen zutenak.

Sistroa, idiofonoen familiako musika tresnatzat hartzen da, modu ez zuzenean jotakoa, astindutakoa, maraka eta kriskitinak bezala.

Oso erabilia zen Antzinako Egiptoko jai erlijiosoetan, erromatarrek hauengandik kopiatu zutelarik. Hathor jainkosaren ezaugarritzat jotzen zen. Bat eta Bastet jainkosekin ere lotua zegoen.

Gaur egun, oraindik, kontserbatzen dira musika tresna honen ale eta irudikapen zeramikoak hainbat museotan, Espainiako Museo Arkeologiko Nazionalean, British Museumean, Louvren...

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sistro Aldatu lotura Wikidatan