Hathor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hathor jainkosa

Hathor, bere izenak "Horusen Tenplua" esan nahi duena, jainkosa kosmiko bat izan zen, maitasunaren, pozaren, dantza eta arte musikalen jainkosa, jainkosa elikatzailea eta mozkorren patroia egiptoar mitologian.

  • Izen egiptoarra: Hut-Hor. Izen greziarra: Hathor. Jainkosa greziarra: Afrodita. Jainkosa feniziarra: Astarte Jainko semitarra: Baal

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi eran irudikatua, edo animalia beraren belarri eta adardun emakume bezala. Adarren artean, eguzki diska bat zuen. Bere ezaugarria sistroa zen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horus jainkoaren emaztea zen, irudikapen zeremonial batzuetan, jainkoren ama bezala, Isisekin lotuta agertzen den arren. Egiptoar mitologiaren arabera, elkarrekin, Horusen aita zen Osiris jainkoaren heriotza mendekatu zuten.

Zuhaitz zerutiarra elikatu eta bizia ematen dio. Behi baten irudiarekin, hildakoak hartu eta babesten ditu, hildakoei janaria emanez.

Hathorren estatua. Luxorreko museoa

Sinkretismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laster asimilatu zen Bat antzinako jainkosarekin. Garai berantiarrean, Isisekin identifikatua izan zen, Horusen ama bezala ordezkatu zuena.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denderan gurtua izan zen, non, maitasunaren, amatasunaren, gazte edertasunaren, pozaren eta erotismoaren jainkosa zen. Goi Egiptoko XXIII. nomoaren, Behe Egiptoko III.aren eta Erdialdeko Egiptoko hainbat nomoren jainkosa izan zen.

Horus-Hathor senar-emazteak, Goi Egipton gurtuak ziren, batik bat Tebas aldean, non bien omenezko urteroko jaialdiak ospatzen ziren.

Dendera, Abu Simbelen, -non Nefertarirekin identifikatua izan zen-, Filen, Deir el-Medina, Serabit el-Jadim, Gebelein eta Afroditopolis izena zuten beste hiri batzuetan izan zituen bere omenezko tenpluak.

Hathortar kapitela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hathortar kapitela

Jainkosaren buruaren irudia, bere omenez eraikitako hainbat kapera eta tenpluren zutabeetako kapiteletan zizelkatua izan zen: hathortar kapitelak deritze. Modu honetara irudikatutako jainkosa egiptoar bakarra zen.

Hathor Sinaiko Penintsulan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkien arabera, Sinaiko meatzariek Hathor jainkosa gurtzen zuten. Hathorren tenplu nagusia Sethy II.ak eraiki zuen K.a. 1200. urtean, Timnako kobre meatzeen ondoan, Seir edomtarrean. Serabit el-Jadim, Sinaiko penintsularen hego-mendebaldean dagoen herri bat da, non, antzinatetik, turkesak atereak izan ziren, batik bat, egiptoarrentzat. Flinders Petriek hasitako indusketa arkeologikoek, meatze esplotazioak eta Hathorren tenplu bat argitara eman zituzten.

Badaude teoriak, Biblian aipatzen den urrezko zekorra, Hathor jainkosaren gurtzako irudi artistiko bat izan litekeela adierazten dutenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hathor Aldatu lotura Wikidatan